Archive for iraila, 2010

Ikasle Abertzaleak antolakundeak datorren azaroaren 6an, amurrion, izango den Ikasle Eguna 2010eko egitaraua aurkeztu du Ze Esatek! taldearekin batera. Bertan, goizetik hasita gauerarte antolatutako olinpiada, poteo, bazkari, kontzertu, azoka… azaldu dituzte. Besteak beste, Doctor Deseo, Habeas Corpus, La Pulqueria, Gose eta Ze Esatek! taldeen kontzertuak egongo direla aurreratu dute.

Etiketak: Info

Urriaren 2an, larunbata, Eskubide Zibil eta Politikoen aldeko nazio manifestazioa izango da Bilbon. 17:00ean da zita Bilboko Aita Donostia plazatik. BLOGa. Ikasle Abertzaleak antolakundeak, deialdi honekin bat egin eta oinarrizko eskubide guztiak errespeta daitezen, bereziki, eskubide zibil eta politikoak errespeta daitezen exigitu nahi du. Beraz, dei egiten diogu euskal ikasleriari, larunbatean, Bilboko kaleak aldarrikapenez okupatu ditzan.

Etiketak: Info

Iruñerriko Ikasle Abertzaleak-ek larunbat honetan, hilak 2,  Mendi Martxa bat burutuko du Ezkaba mendian. Ekimen hau euskararen alde burutzen ari diren kanpaina bati bultzada emateko burutuko da. Honela, parte hartzen duten ikasleei euskararen erabilpena bermatuko duen konpromiso pertsonala hartzea eskatuko dute. Honekin batera naturarekin harremanetan egongo diren heinean, ingurugiroaren inguruko hitzaldi bat burutuko dute ikasle eta abertzaleek. Besterik gabe, ikasleoi gure eskubideen aldeko lana egitea dagokigula azpimarratuz, dei egin diote   Read More ...

Etiketak: Info

Ehunka ikasle bildu dira iragan astean Nafarroako Ikasle Abertzaleakek iruñerrian deitutako mobilizazio ezberdinetan. Ikasle eta abertzaleak, inposaketa eta dekretu errepresiboen gainetik euren eskubideen alde jarraituko dutela azpimarratu zuten.

Etiketak: Info

Ikasle Abertzaleakek beste 29 eragile sozial, sindikal eta politikorekin batera “Bake bidean: aterabide demokratikoen akordioa” sinatu du Gernikan. Akordio hau ekainan sinaturiko Lortu Arte akordioaren garapena da eta gatazkaren konponbidearen bidean minimo demokratikoak zehaztu eta aurrera eramateko erronka gisa jaio da.

Etiketak: Info

Ikasle Abertzaleak antolakundeko herrialde ezberdinetako ordezkariak bildu gara ikasturteari hasiera eman eta lehenengo lauhilekoari dagokion plangintza aurkezteko. Iazko ikasturtetik gaur arte, ikasleok eta euskal hezkuntzak bizi dugun egoera ez da batere aldatu. Esan genuen iragan irailean ere, administrazio ezberdinetatik datozkigun erasoak etengabeak dira eta erabat indartu dira:

Etiketak: Info

Gorde data… badator Ikasle Eguna 2010! Aurtengoan AZAROAk 6 izango da Ikasle Eguna. Gainera, ekimen erraldoiak prestatu ditugu 2010.eko ediziorako!

Etiketak: Info
  • Artxiboa