Ehunka ikasle bildu dira iragan astean Nafarroako Ikasle Abertzaleakek iruñerrian deitutako mobilizazio ezberdinetan. Ikasle eta abertzaleak, inposaketa eta dekretu errepresiboen gainetik euren eskubideen alde jarraituko dutela azpimarratu zuten.

Iruñerriko ikasleontzat, erran berri duen bezala, aurtengo ikasturtea ez da erresistentzia egiteko urtea, baizik eta, eskubideak eskuratzeko urtea. Hori dela eta, ikasturtea hasi bezain laister martxan jarri gara gure geroa marrazteko nahian. Iragan ikasturteko taldeak berrantolatzera mugatu ginen, baina lan guzti hori finkatu eta gero, aurtengo kurtsoa inoiz baino indartsuagoak hasi dugu.

Guzti honengatik, ikasturteko bigarren asterako mobilizazioak burutu genituen. Iaz, foru dekretu zigortzailearen aurkako borroka krudela izan genuen, ikasleon erantzun eraginkorrekin. Ikasle mugimenduaren baitan suertatzen ari zen sendotzea, martxorako onartzear zegoenean “ikasleen eskubide eta betebeharren” dekretu forala abuztuko 23ra atxeraraztea eragin zuen.
Borroka horretan, mobilizazio egunean, polizia Espainolarengandik hainbat ikasle eta guraso identifikatu zituzten. Baina hau ez da guztia, dekretuaren aurkako kontzentra batean, 20 ikasle expedientatzeko tramitazioa egin zen, nahiz eta gero bertan behera geratu, tramitazio dembora gaizki neurtu zutelako.
Mobilizazio aste honetan, 21ean, kontzentrekin hasi ginen, eskualdean parte hartzen duten 8 ikastetxeetan. Gerora, 22an, hezkuntza delegaritza aurrean goizeko 12:00ean parodia bat burutu genuen, non 30 ikasle inguru parte hartu genuen. 23an, osteguna, Txirrindula Martxa egiteko asmoa genuen, baina Udaltzaingoak debekatu zuenez, bertan behera utzi eta Alde Zaharretik pitada bat burutu genuen 50 ikasle inguruk.
Ostiralean, Ikasle Abertzaleak, Sortzen Ikabatuaz eta LABek deitutako mania egin zen. Bertan, 200 bat herritarrek hartu genuen parte.
Argazki galeria: klik hemen

Informazio gehiago: Gara.net

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa