Archive for iraila 28th, 2010

Urriaren 2an, larunbata, Eskubide Zibil eta Politikoen aldeko nazio manifestazioa izango da Bilbon. 17:00ean da zita Bilboko Aita Donostia plazatik. BLOGa. Ikasle Abertzaleak antolakundeak, deialdi honekin bat egin eta oinarrizko eskubide guztiak errespeta daitezen, bereziki, eskubide zibil eta politikoak errespeta daitezen exigitu nahi du. Beraz, dei egiten diogu euskal ikasleriari, larunbatean, Bilboko kaleak aldarrikapenez okupatu ditzan.

Etiketak: Info

Iruñerriko Ikasle Abertzaleak-ek larunbat honetan, hilak 2,  Mendi Martxa bat burutuko du Ezkaba mendian. Ekimen hau euskararen alde burutzen ari diren kanpaina bati bultzada emateko burutuko da. Honela, parte hartzen duten ikasleei euskararen erabilpena bermatuko duen konpromiso pertsonala hartzea eskatuko dute. Honekin batera naturarekin harremanetan egongo diren heinean, ingurugiroaren inguruko hitzaldi bat burutuko dute ikasle eta abertzaleek. Besterik gabe, ikasleoi gure eskubideen aldeko lana egitea dagokigula azpimarratuz, dei egin diote   Read More ...

Etiketak: Info
  • Artxiboa