Iruñerriko Ikasle Abertzaleak-ek larunbat honetan, hilak 2,  Mendi Martxa bat burutuko du Ezkaba mendian. Ekimen hau euskararen alde burutzen ari diren kanpaina bati bultzada emateko burutuko da. Honela, parte hartzen duten ikasleei euskararen erabilpena bermatuko duen konpromiso pertsonala hartzea eskatuko dute.

Honekin batera naturarekin harremanetan egongo diren heinean, ingurugiroaren inguruko hitzaldi bat burutuko dute ikasle eta abertzaleek. Besterik gabe, ikasleoi gure eskubideen aldeko lana egitea dagokigula azpimarratuz, dei egin diote ikasleriari bertan parte hartzeko.

Egitaraua:

9:00 Ezkaba plazan kedada (Txantrea)
11:00 Ezkaba mendiaren tontorrean hamaiketakoa
11:30-12:30 Hitzaldi ekologista
12:30 Euskararen zuhaitzaren landaketa (eguneko ekimena)
13:00 Euskararen inguruko hitzaldia
14:00 Bazkari autogestionatua
—————harremantzeko denbora————–
16:00 Jokoak
17:00 Jeitsiera
19:00 Kontzertua: Pottoka Punk (artzara elkartean ” txantrea”)
20:00 Trikitixekin kalejira, kontzertua bukatu bezain laister. Atarrabia INBADITZERA!
21:30/22:00 Afaria Atarrabian: kaleko giroaz gosatuz (BIKINGADA + EDARIA)
Afalostean: kantautorea.

Bonoak 10 euro: (hamaiketakoa+afaria+edaria)

Ikastetxetan eskuratu ditzakezue bonoak 10€ truke. Astean zehar egingo dira aurkezpenak ikastetxeetan.

Egon adi eta parte hartu. (Baserritarrez jantzita etor zaitezkete!)

Iruñerria euskaldundu dezagun!

Ikasleok, Hezkuntza Sistema Nazionala!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa