Ikasturtea hasi berri dugun honetan, erasoek bizirik diraute gure fakultateetan. Bologna Prozesua, segurtasun indar pribatuen presentzia, euskaraz ikasi eta bizitzeko zailtasunak, full-time eredua elikatzen duen pedagogia… eguneroko ogi ditugu. Argi dago egungo unibertsitateek ez dituztela inolaz ere ikasleon beharrizanak asetzen eta bertan ikasleon hitza ez dela aintzakotzat hartzen. Hori dela eta, aurtengoan ere, ikasleak, ez gara beso gurutzaturik geratu eta klasetik aterata, bestelako fakultate bat eraikitzeko autua eginda, IKASLE OLINPIADAK antolatu ditugu.
Campusez campus, fakultatez fakultate giro ezin hobea zabaldu da ikasleen artean!
GaztEHerriak egindako deialdiari erantzunez ehundaka ikasle atera ziren kalera atzo goizean. “Gazte altxa! Iraultzak aurrera darrai!” izan zen GaztEHerriak goiz horretarako aukeratutako leloa, eta kalean ikus ahal izan genituen irudiek argi adierazten zuten euskal ikasleria eta euskal gazteria ez dela besoak gurutzaturik geratuko errepresio eta oztopoen aurrean.
Ikasle Abertzaleak Gernikako Akordioaren sinatzaileetako bat izanik, bat egiten dugu Asteazkenerako deitu diren mobilizazioekin. Gaur arratsaldeko agerraldian esan den bezala, Gazte Independentistak ere Akordio horren sinatzaile dira, hori eskenatoki politiko berri baterako borondate argia dutela erakusle delarik. Horregatik, aterabide demokratikoak behar ditugulako, Espainiako Gobernuari aski dela esateko unea iritsi zaigu. Bake bidean jazarpen ideologikoa amaitu beharra dago.
GaztEHerria ekimena ere presente egon da agerraldian eta Asteazken arratsaldeko mobilizazioetarako atxikimendua emateaz gain, goizean ere mobilizatzeko dei egiten du. “Gazte altxa” lemapean paro eta mobilizazioak deitu ditu 11’30tatik 12’30tara ikastetxe eta unibertsitateetan. Ikasle Abertzaleak erakundetik ere mobilizazio horietan parte hartzeko dei egiten diegu ikasle guztiei.
Hemen dituzue eskuragarri goizeko mobilizazioetarako hainbat baliabide:
- Kartela deialdiarekin deskargatzeko egin klik hemen
Ikasle Abertzaleak erakundeak ohar honen bitartez euskal gaztediaren aurkako azken sarekada salatu nahi du.
Bereziki aipatu nahi dugu gure kide eta bozeramaile den Ikoitz Arrese aurkitzen dela atxilotuen artean. Ikoitzek Ikasle Abertzaleaken baitako jarduera erabat publikoa burutzen zuela adierazi nahi dugu; hezkuntzaren alorrean bestelako proiektu baten aldeko lana da Ikoitzen atxiloketarekin kriminalizatu nahi izan dutena.
Horregatik, Ikoitzen eta gainontzeko atxilotu guztien berehalako askatasuna exijitzeaz gain, Ikasle Abertzaleakek gure kideak burututako lanarekin jarraituko duela adierazi nahi dugu, Hezkuntza Sistema propio baten alde lanean jarraituko dugula. Read more…
Ikasle Abertzaleak erakundeak, beste hamarnaka eragilerekin batera, datorren Larunbatean Donostian egingo den torturaren aurkako manifestaziora joateko dei egiten du. Sarekada berri baten ondotik hainbat lagun inkomunikaturik aurkitzen diren egoera honetan, beste behin adierazi nahi dugu torturatzeko inpunitatea eskaintzen duen inkomunikazio egoerak desagertu behar duela.
Bart goizaldean euskal gazte independentiston aurka egindako sarekadan gure kide eta bozeramaile den Ikoitz Arrese atxilotua izan da. Ikasle Abertzaleakeko kideok Ikoitzen eta gainontzeko atxilotu guztien berehalako askatasuna exijitzen dugu. Atxiloketa hauek salatzeko arratsaldean GaztEHerria ekimenak agerraldia burutu du Bilbon; Ikasle Abertzaleak erakundea ere ekimen horren parte denez, guk ere bat egiten dugu bertan adierazitakoarekin.
Hona hemen prentsaurrekoko bideoa, Bilboko Brankari esker:
“Hemen bildutakook, GazteHerriako kideak, gazte independentisten aurka gaur goizaldean egindako sarekada salatu nahi dugu eta, modu berean, atxilotuak berehala askatzea exijitzen dugu. Beraien jarduera politikoa publikoki burutzen duten militanteen atxiloketa arbitrarioa sistema demokratiko batean onartezina dela uste dugu. Gaur atxilotutako gazteek, beraien errugabetasun presuntzioa kontutan hartu gabe, publikoki sekulako jazarpena pairatu dute. Akusazio larriak jaso dituzte, defendatzeko aukerarik izan gabe eta epaituak izan aurretik. Momentu honeta inkomunikazio egoera batean aurkitzen dira, torturatuak izateko arrisku larrian.
Gaur atxilotutako gazteak, hemen gaudenok bezala, GazteHerriako kideak dira. Euskal Herriko gazte ezkertiar eta abertzaleez osaturiko mugimendu hau, giza eskubideak eta eskubide zibil eta politikoak beramatzeko sortu zen. Lan honen barnean, pasa den astean, GazteHerriako ordezkaritza bat, bruselan izan zen, Europako Parlamentuan. Bertan, nazioarteko agente ezberdinekin bildu ziren, euskal gazteriak jasaten duen egoera jakinarazteko eta, era berean, Gernikako akordioa aurkezteko; euskal gatazka politikoa bide baketsu eta demokratikoen bidez konpontzeko funtsezko baliabidea baita. Gernikako akordioko sinatzaile gisa, sarekada honen asmo politikoa salatu nahi dugu, bertan biltzen diren minimo demokratikoen aurka joatzen baitu zuzenki.
Atxiloturiko gazteak bezain errudunak gara, gatazka politikoaren konponbidearen alde eta aukera politiko guztien defentsan lan egiten dugulako. Hori dela eta, hurrengo mobilizazioetan eta deialdietan parte hartzeko deia luzatzen dugu. Eta euskal gazteriari inoiz ez bezala guztion eskubideen defentsan lanean jarraitzeko grina plazaratu nahi diogu.”
- Agerraldiaren audioa: hemen klikatuta (UKberriri esker).