Urriaren 2an, Iruñerriko ikasle eta abertzaleek 1. Ikasle Mendi Martxa antolatu zuten inguruan euskaraz ikasteko eta euskaldunduak izateako eskubidearen alde.

Argazki galeria: klik hemen

Iruñerriko 1. Ikasle Mendi Martxa goizean goiz hasi zen eta bertan 50 ikasle inguruk hartu zuten parte. Ondoren, ikasle eta abertzale gehiago batzen joan ziren pixkanaka pixkanaka.

Behin mendi gailurrera helduta hamaiketako bikainaren esperoan zeuden. Ostean, lehendabiziko hitzaldia jaso zuten. Bertan, Ezkaba mendiko gotorlekuaren inguruko historietaz gozatu zuten eta mendiko landareriaren hainbat ezaugarri azaldu zizkieten ere.

Ondoren euskararen zuhaitz landaketari ekin zioten iruñerriko ikasleek. Horrela, Haritzaren landaketa burutu zuten. Bukatutakoan bigarren hitzaldi bati eman zioten tarte. Bertan, Ikasle Mugimenduaren erronka ezberdinen inguruan mintzatu ziren ikasleak.

Bukatutakoan, bazkaldu eta kantautorea izan zuten mendian bertan.

Arratsalde partera, Txantrea auzorantza abiatu ziren. Potoka Punk-en kontzertura abiatu ziren ondoren ikasle ibiltariak.

Atarrabian izan zuten afaria eta aipatu kontzertua. Ondoren, kalejira bat burutu zuten eta bertan 100 bat ikasle bildu ziren.

Honekin guztiarekin eta euren eskubideen alde borrokan jarraitzeko grinarekin bukatu zuten iruñerriako ikasleek euren 1. Mendi Martxa.

Argazki galeria: klik hemen

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa