Urriaren 12a, Hispanitatearen eta Guardia Zibilaren egunean, euskal ikasleok ezer ospatzeko ez dugula adierazi eta normaltasunez, klasera joan gara. Milaka izan gara intsumisioaren bitartez Herri Eskola ezberdinetan parte hartu dugun ikasleok eta arratsaldean, Independentistak Sarearen deialdiari jarraiki Independentziaren aldeko Martxa Berdean mobilizatu garenak.

GaztEHerriak ere, egunari begirako irakurketa kaleratu du.

ARGAZKI GALERIA: KLIK HEMEN

IKASLEOK, URRIAREN 12an, JAI EGUN ARROTZEI INTSUMISOA!

HEZKUNTZA SISTEMA NAZIONALAREN BIDEAN,

EUSKAL EGUTEGIA!

2010eko urriaren 12an ere, ikasleok, ezer ospatzeko ez  dugula argi esan eta klasera joan gara. Gutira 1.200 ikasle izan gara intsumisioaren bitartez jai egun arrotz honi bizkarra eman diogunok. Urte luzeetan egin izan dugun bezala, jai egun inposatuetan intsumisio jarrerak bultzatu eta dozenaka ikastetxe ireki ditugu jada, aurtengoan 48 izan dira irekitako ikastetxeak. Espainiar eta frantziar estatuek inposatutako jai egunen aurrean, milaka izan gara, aurten ere, klasera joan garen ikasleak. Gainera, administrazio ezberdinen mehatxuei aurre egin eta bai ikasle, irakasle zein herritarrak ikastetxeetan batu gara.

Hala ere, estatu inposatzaileek, jai egun arrotz hauek Euskal Herriaren asimilazio estrategiaren baitan kokatu dituzte. Herri honi bere egutegi propioa izateko eskubidea ukatu diote. Honen aurrean, Hezkuntza Sistema Nazional baten eraikuntzaren bidean, gure egutegia aldarrikatu eta urriaren 12a bezalako jai egun arrotzetan klasera joan gara.

DATU BILKETA:

Datu asko falta zaizkigu oraindik. Bidali zure herriko informazio eta argazkiak komunikazioa@ikasleabertzaleak.org helbidera.

Argazki galeria: klik hemen.

ARABA:

Arabar errioxa: Assa Ikastola

Herri Eskolak. 12 pertsona.

Agurain:

Herri Eskolak. 7 pertsona.

Laudio, LaSalle ikastetxea:

Herri Eskolak. 36 pertsona.

Amurrio, Zaraobe ikastetxea:

Herri Eskolak. 30 pertsona.

GASTEIZ:

Koldo:

Herri Eskolak. 33 pertsona.

Mendebalde:

Herri Eskolak. 30 pertsona.

Ikasbidea:

Herri Eskolak. 20 pertsona.

Ekialde:

Herri Eskolak. 50 pertsona.

BIZKAIA:

Lea Artibai:

Lekeitio, Ikastola:

Herri Eskolak. 10 pertsona.

Markina, Laborala:

 Herri Eskolak. 6 pertsona.

DURANGALDE

Durango, Intitutua:

Herri Eskolak. 30 pertsona.

TXORIERRI

Derio, Institutua:

Herri Eskolak.

URIBE KOSTA

Aixerrota:

Herri Eskolak. 20 pertsona.

Erromo:

Herri Eskolak. 10 pertsona.

ENKARTERRIAK

Balmaseda:

Herri Eskolak. 17 pertsona.

EZKERRALDEA

Barakaldo:

Herri Eskolak. 10 pertsona.

Santurtzi:

Herri Eskolak. 15 pertsona.

BUSTURIALDEA

Gernika, Institutua:

Herri Eskolak. 30 pertsona.

Bermeo:

Herri Eskolak. 15 pertsona.

ARRATIA

Igorre:

Herri Eskolak. 25 pertsona.

BILBO

Deustu, Botikazar:

Herri Eskolak. 35 pertsona.

Santutxu, Gabriel Aresti (Solokoetxerekin batera):

Herri Eskolak. 60 pertsona.

Urretxindorra Ikastola:

Herri Eskolak. 25 pertsona.

GIPUZKOA:

UROLA – KOSTA

Zarautz:

Herri Eskolak. 13 pertsona.

Zumaia:

Herri Eskolak. 39 pertsona.

Azpeitia:

Herri Eskolak.

LEINTZ

Bergara:

Herri Eskolak. 10 pertsona.

Arrasate:

Herri Eskolak. 15 pertsona.

DEBA BEHEA

Eibar:

Herri Eskolak. 20 pertsona.

Elgoibar, Meka:

Herri Eskolak.

TOLOSALDEA

Tolosa, Laskorain:

Herri Eskolak.

GOIERRI

Beasain:

Herri Eskolak.

BURUNTZALDEA

Hernani:

Herri Eskolak. 50 pertsona.

Lasarte:

Herri Eskolak. 30 pertsona.

DONOSTI

Egia:

Herri Eskolak. 14 pertsona.

Gros:

Herri Eskolak. 30 pertsona.

Usandizaga:

Herri Eskolak. 18 pertsona.

Antiguo, Frontoian:

Herri Eskolak.

OARSOALDEA

Pasaia, Lizeoa:

Herri Eskolak. 25 pertsona.

Orereta:

Herri Eskolak. 60 pertsona.

Oiartzun:

Herri Eskolak. 30 pertsona.

NAFARROA:

Leitza, Amazabal Institutua:

Herri Eskolak. 25 pertsona.

Lizarra:

Herri Eskolak. 15 pertsona.

IRUÑERRIA

Eunate:

Herri Eskolak. 95 pertsona.

Iturrama:

Herri Eskolak. 30 pertsona.

GaztEHerriaren oharra:

URRIAK 12:  GAZTEOK DESOBEDENTZIA,  INDEPENDENTZIA!

Urriak 12, Espainiar inperioaren jaia. Guardia Zibilaren jaia. Gazteon eskubideak zapaltzen dituztenen jaia. Hau da eta ez beste ezer urriaren 12an espainiar estatuak ospatzen duena. Urteetan gure herria zapaltzen dutenen jai handia, ukazioa goraipatzeko eguna.

Gazteok, aspaldi egin genuen gure herria askatasunera, independentziara, eramateko hautua. Urte guzti hauetan zehar, Espainiar estatuak inposaturiko jai egun arrotzei bizkarra eman diogu, gure dinamika eta egunerokotasunari eutsiz. Espainolismoaren egun handia, gazteok gure proiektua, independentzia, zabaltzen jarraitzeko egun bezala ulertuz, gure alternatibak garatu eta gazteria kalera ateratzeko baliatu nahi dugu aurtengoan ere.

Jai egun arrotz honetan, gazteok, Independentziaren aldeko bidean aurrera urratsak eman eta Euskal Herriak berezkoa beharko lukeen egutegi propioa aldarrikatu nahi dugu. Horregatik, urriaren 12an, desobedientzia eta intsumisioaren bitartez, goizean goizetik, normaltasuna irudikatuz, klasera eta lanera joateko deia egiten diogu gazteriari.

Bide honetan, goizean, tokian toki Herri Eskoletan parte hartzeko deia luzatu nahi dugu eta arratsaldean, 17:00tan Iruñeako Golemetatik abiatuko den Independentistak Sarearen Martxa Berdera joateko deia egiten dugu.

Kamiseta berdea soinean, urriaren 12an, ezer ospatzeko ez dugula adierazi eta euskal egutegia aldarrikatuz, Independentziaren olatua Euskal Herriko txoko guztietan irudikatu nahi dugu.

GaztEHerria, 2010eko urriaren 12ean

Bizi dezagun ametsa, eraiki Independentzia!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa