Datorren urriaren 16an, Bolibar eta Gernikan burutuko den Internazionalista Eguna 2010era ikasleriari joateko deia egin nahi dio Ikasle Abertzalek antolakundeak. Bertan, egun osoko egitaraua antolatu dute Herriok Independentzia lemapean.

11:00 – Simon Bolivarri omenaldia Ziortza-Bolinbarren eta Gune kulturala Gernika-Lumon.

14:00 – Herri bazkaria merkatu plazan.

18:30 – Kelejira eta ekitaldi politikoa.

21:00 – ZAHIL, SIROKA, ITZIARREN SEMEAK eta ESTUPENDA JONES.

Urriak 16an, ikasleok Bolibar-Gernikara!

Milaka dira munduan ukatuak diren herriak, era berean, herri hauen hezkuntzak ere ez daude herri hauen mesedetan. Kontestu honetan, ezin bestekoa dugu gure arteko elkartasuna lantzea, elkarlan horretatik etorriko baita behar dugun eskola  eredu berria. Argi dago, Euskal Eskola Nazionalaren bidean euskal ikasleak ez gaudela bakarrik eta gurekin batera borroka berdinean beste herri asko ere badirela.

Hala ere, ezin dugu ahaztu, gainontzako herri zapalduei egin dezaiokegun aportaziorik honena guk geure proiektua aurrera eamatea dela, eta horregatik gure indar guztiak jarriko ditugu helburu horretan!

Urriak 16a Internazionalista Eguna 2010 dela jakinda, guk ere, Ikasle Mugimendutik gure aportazioa egin nahi dugu egun horretan. Guk ere gure barnean daramagu herrien arteko elkartasuna eta horregatik, dei egiten diogu ikasleria guztiari egun horretan Bolibar-Gernikara hurbiltzeko.

Ikasle eta internazionalista garelako, denok Bolibar-Gernikara!!!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa