Bart goizaldean euskal gazte independentiston aurka egindako sarekadan gure kide eta bozeramaile den Ikoitz Arrese atxilotua izan da. Ikasle Abertzaleakeko kideok Ikoitzen eta gainontzeko atxilotu guztien berehalako askatasuna exijitzen dugu. Atxiloketa hauek salatzeko arratsaldean GaztEHerria ekimenak agerraldia burutu du Bilbon; Ikasle Abertzaleak erakundea ere ekimen horren parte denez, guk ere bat egiten dugu bertan adierazitakoarekin.

Hona hemen prentsaurrekoko bideoa, Bilboko Brankari esker:

“Hemen bildutakook, GazteHerriako kideak, gazte independentisten aurka gaur goizaldean egindako sarekada salatu nahi dugu eta, modu berean, atxilotuak berehala askatzea exijitzen dugu. Beraien jarduera politikoa publikoki burutzen duten militanteen atxiloketa arbitrarioa sistema demokratiko batean onartezina dela uste dugu. Gaur atxilotutako gazteek, beraien errugabetasun presuntzioa kontutan hartu gabe, publikoki sekulako jazarpena pairatu dute. Akusazio larriak jaso dituzte, defendatzeko aukerarik izan gabe eta epaituak izan aurretik. Momentu honeta inkomunikazio egoera batean aurkitzen dira, torturatuak izateko arrisku larrian.

Gaur atxilotutako gazteak, hemen gaudenok bezala, GazteHerriako kideak dira. Euskal Herriko gazte ezkertiar eta abertzaleez osaturiko mugimendu hau, giza eskubideak eta eskubide zibil eta politikoak beramatzeko sortu zen. Lan honen barnean, pasa den astean, GazteHerriako ordezkaritza bat, bruselan izan zen, Europako Parlamentuan. Bertan, nazioarteko agente ezberdinekin bildu ziren, euskal gazteriak jasaten duen egoera jakinarazteko eta, era berean, Gernikako akordioa aurkezteko; euskal gatazka politikoa bide baketsu eta demokratikoen bidez konpontzeko funtsezko baliabidea baita. Gernikako akordioko sinatzaile gisa, sarekada honen asmo politikoa salatu nahi dugu, bertan biltzen diren minimo demokratikoen aurka joatzen baitu zuzenki.

Atxiloturiko gazteak bezain errudunak gara, gatazka politikoaren konponbidearen alde eta aukera politiko guztien defentsan lan egiten dugulako. Hori dela eta, hurrengo mobilizazioetan eta deialdietan parte hartzeko deia luzatzen dugu. Eta euskal gazteriari inoiz ez bezala guztion eskubideen defentsan lanean jarraitzeko grina plazaratu nahi diogu.”

– Agerraldiaren audioa: hemen klikatuta (UKberriri esker).

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa