Ikasle Abertzaleak erakundeak ohar honen bitartez euskal gaztediaren aurkako azken sarekada salatu nahi du.

Bereziki aipatu nahi dugu gure kide eta bozeramaile den Ikoitz Arrese aurkitzen dela atxilotuen artean. Ikoitzek Ikasle Abertzaleaken baitako jarduera erabat publikoa burutzen zuela adierazi nahi dugu; hezkuntzaren alorrean bestelako proiektu baten aldeko lana da Ikoitzen atxiloketarekin kriminalizatu nahi izan dutena.

Horregatik, Ikoitzen eta gainontzeko atxilotu guztien berehalako askatasuna exijitzeaz gain, Ikasle Abertzaleakek gure kideak burututako lanarekin jarraituko duela adierazi nahi dugu, Hezkuntza Sistema propio baten alde lanean jarraituko dugula.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa