Ikasle Abertzaleak erakundeak, beste hamarnaka eragilerekin batera, datorren Larunbatean Donostian egingo den torturaren aurkako manifestaziora joateko dei egiten du. Sarekada berri baten ondotik hainbat lagun inkomunikaturik aurkitzen diren egoera honetan, beste behin adierazi nahi dugu torturatzeko inpunitatea eskaintzen duen inkomunikazio egoerak desagertu behar duela.

Manifestazioari atxikimendua eman dioten 50 eragile ingururen izenean agerraldia burutu zen atzo Donostian. Hona hemen bertan irakurri zen testua:

Beste behin era agerraldirako prestatua genuen gidoia aldatu beharrean aurkitu dara azken unean, gure herrian eman den gertaera benetan kezkagarri bat medio. 14 gazte atxilotu zituzten atzo, orain Espainiako Polizia Nazionalaren eskuetan aurkitzen dira, inkomunikatuta eta beraz, torturak jasateko arrisku larrian. Horregatik atxilotutako gazteen berehalako askatzea exijitzen dugu, eta hala ez bada, gutxienez inkomunikazio egoera altsatzea.

  • Une honetan bat egin nahi dugu beraien senideek bizi duten kezkarekin
  • Inkomunikazioarekin amaitzeko eta atxilotuak berehala epailearen aurrera eraman ditzatela aldarrikatzen dugu, inkomunikazio aldian benetako tortura arriskuan daudela uste dugu eta.
  • Atxilotuak dauden gazteen eskubidea guztiak bermatuak izan daitezela aldarrikatzen dugu.

Jarraituz, datorren larunbaterako deitu den manifestaldiarekin bat eginez, denon artean adostu ditugun eskaerak irakurriko ditugu:

  • Tortura errealitate bat da Euskal Herrian. Tortura kasuak ez dira salbuespenak.
  • Torturarekin behin betirako amaitzea eskatzen dugu. Inor gehiago torturatua izan ez dadin beharrezko neurri eta bermeak aldarrikatzen ditugu.
  • Torturatuak izan diren herritarrei torturaren ondorioak gainditzeko beharrezkoak zaizkien bideak eskaini behar zaizkie.
  • Torturaren praktikak duen zigorgabetasuna amaitzeko eskatzen dugu.
  • Erakunde publikoei konpromiso argiak eskatzen dizkiegu torturarekin amaitzeko eta horretarako eman behar den lehenengo pausua inkomunikazioarekin behingoz bukatzea da.

Albistea hemen irakur dezakezue.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa