Ikasle Abertzaleak Gernikako Akordioaren sinatzaileetako bat izanik, bat egiten dugu Asteazkenerako deitu diren mobilizazioekin. Gaur arratsaldeko agerraldian esan den bezala, Gazte Independentistak ere Akordio horren sinatzaile dira, hori eskenatoki politiko berri baterako borondate argia dutela erakusle delarik. Horregatik, aterabide demokratikoak behar ditugulako, Espainiako Gobernuari aski dela esateko unea iritsi zaigu. Bake bidean jazarpen ideologikoa amaitu beharra dago.

GaztEHerria ekimena ere presente egon da agerraldian eta Asteazken arratsaldeko mobilizazioetarako atxikimendua emateaz gain, goizean ere mobilizatzeko dei egiten du. “Gazte altxa” lemapean paro eta mobilizazioak deitu ditu 11’30tatik 12’30tara ikastetxe eta unibertsitateetan. Ikasle Abertzaleak erakundetik ere mobilizazio horietan parte hartzeko dei egiten diegu ikasle guztiei.

Hemen dituzue eskuragarri goizeko mobilizazioetarako hainbat baliabide:

Kartela deialdiarekin deskargatzeko egin klik hemen

Kartel mutua deskargatzeko egin klik hemen

GaztEHerriaren irakurketa deskargatzeko klikatu hemen

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa