Archive for urria 28th, 2010

Ikasturtea hasi berri dugun honetan, erasoek bizirik diraute gure fakultateetan. Bologna Prozesua, segurtasun indar pribatuen presentzia, euskaraz ikasi eta bizitzeko zailtasunak, full-time eredua elikatzen duen pedagogia‚Ķ eguneroko ogi ditugu. Argi dago egungo unibertsitateek ez dituztela inolaz ere ikasleon beharrizanak asetzen eta bertan ikasleon hitza ez dela aintzakotzat hartzen. Hori dela eta, aurtengoan ere, ikasleak, ez gara beso gurutzaturik geratu eta klasetik aterata, bestelako fakultate bat eraikitzeko autua eginda, IKASLE OLINPIADAK   Read More ...

Etiketak: Info

GaztEHerriak egindako deialdiari erantzunez ehundaka ikasle atera ziren kalera atzo goizean. “Gazte altxa! Iraultzak aurrera darrai!” izan zen GaztEHerriak goiz horretarako aukeratutako leloa, eta kalean ikus ahal izan genituen irudiek argi adierazten zuten euskal ikasleria eta euskal gazteria ez dela besoak gurutzaturik geratuko errepresio eta oztopoen aurrean.

Etiketak: Info
  • Artxiboa