Ikasturtea hasi berri dugun honetan, erasoek bizirik diraute gure fakultateetan. Bologna Prozesua, segurtasun indar pribatuen presentzia, euskaraz ikasi eta bizitzeko zailtasunak, full-time eredua elikatzen duen pedagogia… eguneroko ogi ditugu. Argi dago egungo unibertsitateek ez dituztela inolaz ere ikasleon beharrizanak asetzen eta bertan ikasleon hitza ez dela aintzakotzat hartzen. Hori dela eta, aurtengoan ere, ikasleak, ez gara beso gurutzaturik geratu eta klasetik aterata, bestelako fakultate bat eraikitzeko autua eginda, IKASLE OLINPIADAK antolatu ditugu.

Campusez campus, fakultatez fakultate giro ezin hobea zabaldu da ikasleen artean!

GASTEIZ

Ikasle olinpiaden final laurdenak:

Pasa den astean  fakultatez fakultate final-laurdenak gauzatu ziren. Ivefen,  25 ikaslek HSNren baitako unibertsitate eredua eta egungoak kontrajarri zituzten jokuen bidez. Irakasle eskoletan, 50 ikaslek, Euskal  Curriculuma oinarri hartuta jolasak antolatu zituzten. Gizarte Lanan 20 ikasle inguru batu ziren, Farmazioan 30 eta Filosofiako fakultatean berriz, 80 izan ziren bertaratu eta olinpiadekin batera fakultateko errealitatea salatu eta HSNren aldeko argazki erraldoia atera zuten, azaroaren 6ean Amurrion gauzatuko den Manifestazio nazionalera dei eginaz.

Argazki gehiago

Ikasle Olinpiaden final erdiak:

Ikasle Olinpiaden final erdia egiteaz gain Ikasle Egun txiki bat burutu dute Gasteizko unibertsitateko ikasleek.

Gaur Ikasle Egun Txikia burutu dugu Gasteizko unibertsitateko ikasleek.
Eguerdiko 13:30 etan hasi dira trikipoteoan, 130 pertsona inguru Kutxiko tabernetatik. 14:30etan 175 lagunek Gaztetxean bazkaldu eta ondoren kanpuseko ikasleen eskutik bertso saioa izan dugu. 18:00etan hasi da  Kanpuseko Olinpiaden finala. Gauean ere jarraipena izango du Ikasle Egun txikiak, 21:00etan Mendeku Itxua taldeak kontzertua emango du. Ostean ekitaldia egingo da eta amaitzeko trikitalariekin Erromeria.

Argazki gehiago

IBAETA

Ibaetako Ikasle Olinpiadetan 40 ikasle inguruk hartu dute parte eta beste hainbeste izan dira inguruan begira eta animatzen. Ondoren poteoa egin eta 25 bat lagunek bazkaria egin zuten. Arratsaldean pegada kolektibo izugarria egin dute alde zaharrean zehar.

LEIOA

Giro onean egin dira  Ikasle Olinpiadak Leioako campusean. Bertan 120 ikasle inguruk hartu dute parte eta Hezkuntza Sistema Nazionala aldarrikatzeaz aparte egun indarrean dagoen hezkuntza aztertu dute. UPVko itzulpengintza zerbitzua, segurtasun indarren presentzia, ikasleriaren pasibotasuna, egungo ereduak dakarren sumisio eredua, hezkuntza sexista izatea… hau guztia izan dute hizpide. Jokuen bidez gure errealitatea islatu eta hau aldatzeko beharreko urratsak ematera animatu dute ikasleria.

Kritikoki eta jarrera aktiboz irmo azaldu da Leioako kanpusa, borroka grinez. Jokuak bukatuta, bertan parte hartu dutenek atxikimendua adierazi diote Azaroaren 6ko manifestazioari. Ondoren bazkari mundiala egon da, gero Bilboko Alde Zaharrean Bilboko beste fakultate batzuetako ikasleekin elkartu eta jokuek jarraipena izan dute, 7KATUra heldu arte, han gauean zehar luzatu den jaialditxoa ospatzeko.

Argazki galeria

BILBOUNI

BilboUniko fakultateek ere ospatu dituzte Ikasle Olinpiadak, giro ezinhobea izan dute eta iluntzean Leioakoen aurka aritu dira erronka-poteoan. Umore onean aritu dira jokoetan, hainbat talde lehiatu dira elkarren aurka, hemen ikus ditzakezue momentu polit batzuk: bideo bat, bi eta hiru. Eta noski, hauek ere egin dute Amurriora joateko deia!

Argazki gehiago

IRUÑA

Gaur arratsaldean euskal olinpiadak egin dituzte NUPen. Arratsaldeko 4,30tan hasi dira, karrera desberdinetako bi taldek parte hartzen zutelarik.  Euskal olinpiadak deitu ditugu NUPen euskararen egoera salatzeko. Honela, probak ere horren araberakoak izan dira. Batzuj herri kirolak ziren, beste bat “1,2,3 responda otra vez” imitatuz eta euskararen zapaltzaileen izenak botaz… Azkenengo froga sokatira bat izan da, irabazleek karrera osoa euskaraz ikastea “lortu dute” eta galtzaileek aldiz ez.
Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa