GaztEHerriak egindako deialdiari erantzunez ehundaka ikasle atera ziren kalera atzo goizean. “Gazte altxa! Iraultzak aurrera darrai!” izan zen GaztEHerriak goiz horretarako aukeratutako leloa, eta kalean ikus ahal izan genituen irudiek argi adierazten zuten euskal ikasleria eta euskal gazteria ez dela besoak gurutzaturik geratuko errepresio eta oztopoen aurrean.

Hamaika izan ziren Euskal Herrian zehar goizean ikus ahal izan ziren mobilizazioak.

Argazki galeria

Unibertsitateak:

– Leioan 270 pertsona inguru elkartu dira manifestazioan. Bereziki gogoan izan dituzte Ikoitz eta Marina (fidantzapean aske), Campuseko ikasleak baitira biak.

– Gasteizen, manifestazioa burutzeko eskaera bi bider ukatu ostean, asanblada bat egin ostean 300 ikaslek burrunbada egin dute fakultateetan zehar. Une oro Ertzaintzaren 3 furgona egon dira manifestazioa galerazten.

– Arrasaten unibertsitatetik abiatu da manifestazioa eta herria zeharkatu ondoren plazan amaitu da kontzentrazio batekin, 150 pertsona inguru bildu dira. Arazoak izan dituzte hasieratik, abiatu bezain laster hainbat gazte identifikatu dituzte eta isuna iritsiko zaiela esan diete, segurtasunaren kontrako ekimen bat izateagatik; manifestaziorako baimena eskatuta egon arren ez dute onartu larrialdietarako deialdia egiteko emandako argudioak.

– Arangoitiko Irakasle Eskolan 100 lagun inguru ibili dira gelaz gela euren ikaskide Xabi Bidaurre eta gainontzekoen aldeko kontsignekin.

– Bilboko Ingeniaritza Eskolan kontzentrazioa burutu dute 20 bat ikaslek eta propaganda jartzen ibili dira seguratak atzetik zituztelarik.

– Ibaetan 120 lagun inguruk hartu dute parte manifestazioan eta ondorengo ekitaldian.

Ibaeta

Ikastetxeak:

Ikastetxe eta institutoetan ere mobilizazio ugari izan dira. Paroak eta kontzentrazioak izan dira, besteak beste, Pasai-Donibanen (40 laguneko manifestazioa egin dute), Zumaian, Oreretan, Oiartzunen, Aretxabaletan (35 lagun elkartu dira), Basaurin (25 ikasle izan dira eta irakasle batekin istiluak izan dituzte atxiloketen aurkako kartelak kentzen saiau delako), Zallan… Elgoibarren atzo egin zituzten paroak. Arrasaten paroaren garaian unibertsitatetik abiatu den manifestazioarekin bat egin dute; Bergaran ere manifestazioa egin da herrian zehar (Bergarak dituen 300 ikasletatik 200 bat elkartu dira manifan; Ertzaintzak manifa oztopatu eta bi lagun identifikatu ditu, gero jarraitzen utzi badiete ere) eta Santutxun er manfestazioa izan da (150 pertsona irten dira kalera beren bi auzokideen atxiloketa salatzeko).

Bergara

Bestelako ekimenak:

Bestelako ekimenak ere izan dira, besteak beste, Gasteizko udaletxe aurrean hamarnaka gaztek eserialdi baketsua burutu dute.Bi gutun eraman dizkiete, alde batetik, PSOEko alkateari, Patxi Lazcozi, eta bestalde, Gasteizko Gazteri Zinegotzigoari, giza eskubide eta eskubide zibil eta politikoen bortxaketa larri hauen inguruko isiltasuna apur dezaten, eta gatazkaren konponbide demokratiko bateruntz pausoak, “ez-nahikoak baina ez alferrikakoak”, eman dezaten exijitzeko. Eserialdi baketsu honek 30 minutu inguru iraun du, nahiz eta hasi bezain pronto polizia autonomikoaren lau dotazio baino gehiagoren presentzia jasan behar izan. Identifikazio ugari burutu egin dute, baina protestaldiaren izaera baketsua zela-eta, ezin izan dute inor atxilotu.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa