Archive for Azaroa, 2010

Eskubide Zibil eta Politikoen Defentsan, GAZTERIA AURRERA!

Gaur goizean agerraldia burutu dugu Durangon beste hainbat gazte eragilerekin batera. Bertan, gazteok jasaten dugun errepresioa salatzeaz gain, gazteok gure proiektu eta ideiak askatasunez garatzeko bermea izan behar dugula errepikatu dugu beste behin. Aldarrikapen hori kalera atera nahi dugu beste behin, horregatik gaur Durangon bildu garen alor, eremu eta sentsibilitate ezberdineko gazteok manifestazioa deitu dugu Abenduaren 6rako “Eskubide Zibil eta Politikoen Defentsan, GAZTERIA AURRERA!” lemapean.

Hona hemen agerraldiko testua osorik:

Eskubide Zibil eta Politikoen Defentsan

GAZTERIA AURRERA!

Berriro ere, gazteon eskubide zibil eta politikoen urraketaz aritu behar gara. Berriro ere, gazteria kolpatua izan da.

Orain urtebete, hemen, Durangon, 34 gazteren atxiloketak salatu genituen. Oraingoan, iragan urrian emandako 14 gazteen atxiloketak salatzeko beharrean aurkitzen gara berriro. Hamarnaka gazte izan dira berriz ere atxilotuak, inkomunikazio aldian torturatuak eta espetxeratuak, lan politikoa gauzatzea izanik hauen kontrako argudio bakarra.

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Hezkidetzaren alde, ikasleria kalera!

Ikasle ugarik hartu dute parte Emakumeen aurkako indarketiaren kontrako egun honetan antolatutako ekimen ezberdinetan. Mota ezberdinetako ekimenak ikus ahal izan dira Euskal Herriko ikastetxe, fakultate eta kaleetan; kontzentrazioak, asanbladak, parodiak, erakusketak, hitzaldiak… hamaika ekimen, baina kolore bakarra: morea!

Argazki galeria

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Hezkuntza zapaltzaileen aurrean guk Hezkidetza!

Azaroak 25, Osteguna, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna. Urtero bezala, ekimen ezberdinak antolatu ditugu unibertsitate eta ikastetxeetan egun honetarako. Horrekin batera, Bilgune Feministak antolatutako mobilizazioetan ere parte hartzeko dei egiten dizuegu ikasle guztiei.

Zergatik? Oraindik arrazoiak azaltzea beharrezko da ala?

Hona hemen IAk egun honen harira egindako irakurketa:

Beste behin kalean gara. Beste behin Hezkidetzaz hitz egiten dugu Azaroaren 25 batean. Batzuek feminismoaz hitz egiten dugunean Ikasle Abertzaleok beste ezer ez dakigula esango digute. Beti gaudela Hezkidetzaz hitz egiten, gaurko sistema parekidea eta hezkidetzailea denean. Baina guk argi daukagu ezetz.

Argi daukagu, berdintasun faltsuaren gizartean bizi garela, eta hau mantentzeko, hezkuntza izugarrizko baliabide garrantzitsua dela. Hezkuntzak berdin egiten gaitu bai! Emakume berdin eta gizon berdinak egiten gaitu. Bi multzo osatu nahi ditu, homogeneoak, eta mugitu ez direnak. Baina guk badakigu zer nahi duten eta ez diegu utziko!

Horregatik gaude hemen berriro ere Hezkidetzaren garrantziaz hitz egiteko. Honek pertsona aske moduan tratatuko gaitu, eta gure desberdintasunak onartuz jendarte parekide bat eraikitzeko bidean lan egingo du.

Eta zergatik hitz egiten dugu emakumearen kontrako indarkeriaz hitz egiteko momentua denean Hezkidetzaz? Ba indarkeria bera mantentzen duelako gaurko hezkuntza sistemak. Gizonezkoa boteredun ezartzen du, eta honela bermatu egiten du indarkeria mota oro. Zilegi da emakumea zapaltzea gizarte honetan. Horregatik eskatzen dugu guk Hezkidetza. Inor zapaltzea zilegi izango ez den jendartea sortuko dugu Hezkidetzaren bidez!

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Zorionak Iruñerriako ikasleria!

Iruñerriako Ikasle Abertzaleakeko kideok, Azaroak 17an, Ikasleon Nazioarteko Egunean, antolatu ziren mobilizazioetan parte hartu zuten ikasle ta abertzale guztiei  gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu idatzi honen bidez. Ehundaka izan ginen UPNren urraketak, ideologia inposaketak, dekretu zapaltzaileak, gure historia eta herriarekiko zentsura eta abar  salatu genituenak.

Ondorioz, Iruinerriako ikasle orori gogoratu nahi diogu, borroka ez dela hemen bukatzen, benetako borroka hemen hasten dela; eta Azaroak 17an bezain indartsu agertzen bagara haien urraketen, zentsuren eta inposaketen aurrean ez gaituztela inoiz geldituko!!!

Horregatik ikasleria antolatzen eta borrokatzen jarraituko dugu, oraindik kurtso osoa gelditzen zaigu  eta!!
Beraz, ikasle mobilizazio orotan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!!! Marraz dezagun geroa! Geroa esukaldun, kritiko, hezkidetzale eta ezkertzalea!!!

Segi aitzina Ikasle ta abertzale!!!!
Ikasle borrokaz lortuko dugu!!!!

Iruñerriako Ikasle Abertzaleak

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Oztopoen gainetik ikasleria kalera irten zen atzo!

Ehundaka ikaslek hartu zuten parte atzo Ikasleen Nazioarteko Egunaren baitan antolatu ziren mobilizazioetan. Aste honetako agerraldian esan genuen bezala, Azaroaren 17a borrokarako egun gisa ulertzen dugu Ikasle Abertzaleakeko kideok, eta atzoko mobilizazioekin ikus dezakegu ikasleriak bat egiten duela jarrera horrekin; arrazoiak sobera ditugu kalera atera eta gure eskubideak ozen aldarrikatzeko.

20101117276

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Azaroak 17, Ikasleen Nazioarteko Eguna

Azaroaren 17a Ikasleon Nazioarteko Eguna eta Azaroaren 18an Ikasle hauteskundeak UPVn; kontestu horren baitan burutu genuen atzo agerraldia Ikasle Abertzaleakeko kideok. Izan ere, bi kontu ezberdin badira ere, batak erabat baldintzatzen du bestea.

UPVk hauteskundeetarako egun hori aukeratu izana salagarria iruditzen zaigu, zentsuratzeko asmoz hartutako erabakia dela pentsatzen dugu. Hauteskunde egunaren bezperan hautagaitza aurkezten duten ikasle erakundeek ezin dute ekimenik burutu, hala eginez gero hauteskunde emaitzak inpugnatzeko arriskua egongo bailitzateke. Ikasle Abertzaleakek urtero ekimenak antolatzen ditu Azaroaren 17rako, baina, esan bezala, aurten UPVn ezingo dugu ezer egin; ez zaigu kasualitate hutsa iruditzen!

Hemen daukazue agerraldian irakurritako testua:

Azaroaren 17a, Ikasleon Nazioarteko eguna, ikasleon jardunaren mundu mailako errekonozimendua da, ikasle borrokaren irudimena, indarra, kritikotasuna, iraultzailetasuna…goraipatzen duen eguna. Ikasle Abertzaleok urteak daramatzagu egun honen harira iraganaz ikasi, orainaz eztabaidatu eta etorkizuna iraultzeko dinamikak aurrera eramaten. Hitzaldiak, kontzentrak, eztabaida tailerrak, erakusketak, manifestazioak…Ikasle Abertzaleok lekukoa hartu nahi izan badugu ere, hamaika izan dira ikasleriak eginiko ikasle boterearen erakustaldiak.
Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments