Astebete baino gutxiago falta da Ikasle Eguna’10 iristeko! Larunbat honetan Amurrion elkartuko gara Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko manifestazioa burutzeko eta Ikasle Eguna’10 ospatzeko. Guk ia dena prest daukagu… eta zuk???

Erosi al duzu jada sarrera? Ez?! Ba mugi zaitez! Ostegunera arte egongo dira salgai, baina esaerak dioen moduan “ez utzi biharko gaur egin dezakezuna”! Hobe lehenbailehen erostea. Gogoratu gainera, aurrez erosiz gero 16€ balio dutela, Amurrion bertan 19€ ordaindu beharko dituzu.

Eman duzu izena autobusetan? Autobusak antolatzeak lana suposatzen du, eta zerrendak gero eta beranduago bete orduan eta zailago egiten zaigu, beraz, apunta zaitez! Gogoratu Amurrio atalean daukazuela garraioen inguruko informazio guztia. Dena den, ohar pare bat autobusen gaiarekin:

– Elgoibarko autobusa 15:45etan da, gaizki jarrita geneukan.

– Lapurdi, Baxe Nafarroa edo Zuberoatik etorri nahi duzuenontzat Irunetik autobus bat aterako da 15:00etan. Bai, badakigu Irun Gipuzkoa dela, baina hori da hurbilen antolatu den autobusa…

Gurekin bazkalduko duzu? 400 pertsonentzako herri bazkaria antolatu dugula gogora arazi nahi dizugu. Bazkarirako txartelak 6€ balio ditu eta 3 aukera dituzu lortzeko:

– Eman izena IAko autobus batean eta bertan eman dizute bazkarirako txartela (6€ren truk guztia! Lekuan leku aldaketaren bat egon daitekeen arren).

– Aiaraldeako tabernetan.

– Ikasle Egunean bertan, Amurrion.

Beraz, zeren zain zaude? Zoaz sarrera erostera eta autobuserako izena ematera!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa