Archive for azaroa 3rd, 2010

LAB, Sortzen-Ikasbatuaz eta EHBEk ere bat egin dute ikasturte hasieran aurkeztu genuen manifestuarekin. Gaur argitaratutako idazki baten bidez beren atxikimenduaren berri eman dute eta gainera, manifestazioan parte hartzeko eta Ikasle Egunera bertaratzeko gonbita luzatu diete herritarrei. Hiru eragileen artean osatutako idazkia EHBEren webgunean dago irakurgai, hemen klikatuta ikus dezakezue. Eguneratzea: Gero eta atxikimendu gehiago ikusten ari gara sarean. Hona hemen Ikasle Egunerako deia egiten duten webgune batzuk: baieuskalherriari.org, ezkberabertzalea.info, grosekoga.net   Read More ...

Etiketak: Info

Gaur Gasteizko Hezkuntza Delegaritza aurrean agerraldia burutu dugu hainbat eragile, kolektibo eta gazte mugimenduko partaidek  manifestuari atxikimendua eman diotela jakitera emateko Goizean esan dugun bezala, Euskal Herriko hezkuntzaren egoerak txarrera egin du. Administrazio ezberdinetatik inoiz ezagutu ez ditugun erasoak ari dira ematen. Hori dela eta, ikasturte hasieran Ikasle Abertzaleok, kolektibo ezberdinekin bildu eta erasoaldi honi aurre egiteko asmoz, lanketa abian jarri genuen.

Etiketak: Info
  • Artxiboa