Aste honetan zehar Ikasle Abertzaleakek aurkeztutako manifestuari hainbat eragilek atxikimendua eman diotela esan dugu. Baina atxikimendu horiek Euskal Herritik kanpora ere zabaldu dira; gure txokoa den Euskal Herritik haratago joan eta Espainiar estatuaren menpe dauden gainontzeko herriekin batera, manifestuaren moldaketa bat osatu dugu. Herri guztiok dugulako hezkuntza Sistema propioa izateko eskubidea!

Hona hemen manifestu horretara atxikitutakoak eta manifestua bera:


Atxikitutakoak:

– SEPC (Paisos Catalans).

– AGIR(Galiza)

– Regüelta (Kantabria).

– Darreu (Asturies).

Herrien Hezkuntza Sistema Nazionaren aldeko manifestua

Espainiar esatatuak herrien existentzia eta bizia ukatzen ditu. Manifestu hau sinatu dugun eragile orok ongi dakigu hori! Herri gisa zapalduak garen einean, ikasleok egunerokot

asunean pairatzen dugu estatu inposatzailearen zapalkuntza unibertsitate zein ikastetxeetan.

Hezkuntza honen bidez, herritar espainolak egin nahi gaituzte, balore matxistez hornituriko herritarrak eta sumisoak. Modu honetan, uneoro pairatzen ditugu eraso ezberdinak, dela ezarritako curriculum baten bidez, dela gure hizkuntzetan ikasteko ezintasunagatik, dela bologna prozesuagatik… Baina ikasleak ez gara objetu izateko jaio! Gaur egungo subjetu aktibo garenez, gure etorkizuna marrazteko gai gara. Ez dugu geure etorkizuna beste batzuen esku utziko. Gure hezkuntzaren jabe garen momentutik, gogor borrokatuko dugu beste hezkuntza eredu baten alde. Gure hizkuntza, kultura eta lurra irakatsiko dizkigun hezkuntza nahi dugu, hezkidetza kontuan hartuko duena. Gure eskubideak bermatu eta herriko beharrak asetuko dituen Hezkuntza Sistema Nazionala eraikiko dugu!

Hori dela eta, Ikasle Abertzaleak-ekin bat egiten dugu Azaroaren 6an arratxaldeko 17:30ean Amurrion burutuko den manifestazio nazionalarekin.

Gure hizkuntzak errespetatzen ez diuzten ereduei, EZ!

Curriculum arrotzei, EZ!

Dekretu inposatu eta zapaltzaileei, EZ!

Hezkuntza patriarkalari, EZ!

Hezkuntzaren merkantilizazioari, EZ!

Gure herrietako admistrazioaren trabei, EZ!

Hezkuntza Sistema Nazionalari, BAI!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa