Topatu.info-ren jarraipen berezia

Ikasleon erasoen kontra eta Hezkuntza Sistema Nazionaren aldeko manifestaldia beranduago hasi da jarritako traben ondorioz. Guardia Zibilak herriko irteera guztiak setiatu ditu, baina hala ere ezin izan dute euskal ikasleriaren borroka nahia gelditu.

18etan ehundaka ikaslek Amurrioko plazan batu eta bertako kaleak aldarrikapenez bete dituzte.

Udaletxe Plazatik irten eta herrian zehar ibili eta gero ekitaldia burutzeko prestatutako gunera heldu da euskal ikasleria. Txalo zaparrada batekin eta berotasunez hartu dute gazteek ekitaldiaren hasiera.

Ikasleriaren kontrako errepresioa islatu dute antzerki, dantza, irudi eta euren irakurketaren bidez. Egun Isabel Celaák eta Alberto Catalanek bultzatzen duten hezkuntza sistema salatu eta beste eredu baten beharra eta nahia azaldu dute.

GORA EUSKAL IKASLERIA!

Ikasle Eguna 2010, Amurrio. Amurrion batu gara aurtegoan. Amurrion bildu ginen orain 10 urte. “Euskal mundu berri bat pitera goaz!” esaten zenuten orduan bildutakoek. Euskal mundu berri hura utopia zela zenioten. Utopia. Baina 10 urteotan utopiaren islada izan gara euskal ikasleok. Ez dugu euskal mundu berri hura lortu, horregatik gaude hemen. Baina mundu hura sortu nahi duen ikasleria lortu dugu, lortzen dugu egunero.
IMG_5757
Argi daukagu zein den nahi dugun mundua. Argi daukagu zein den jaso, bizi, sortu nahi dugun hezkuntza. Hezkuntza Sistema Nazionala. Eta ez gaude bakarrik honetan. Asko gara Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko manifestua sinatu dugunak. Asko gara euskalduntzen duten ereduen alde dihardugunak. Euskal Curriculumaren aldarria ozen oihukatzen dugunak. Dekretu eta konbenio errepresiboei ezetz esaten diegu, eta hezkuntza patriarkarrari, eta hezkuntzaren merkantilizazioari, Euskal Herrian ikasteko traba administratiboei.

Batu ginen, hemen gaude, eta ozen diogu: HEZKUNTZA SISTEMA NAZIONALA behar eta nahi dugu!

Baina, badakigu, eta egunero uzten digute argi, bidea ez dela erraza. Ez delako nolanahikoa daukagun erronka, baina horrekin batera, etsaia ez dagoelako lo. Etsaiak badakielako guk beste, gauzak ondo egiten gabiltzala. Bide onean goazela. Horregatik jartzen dizkigute trabak, horregatik ikasle batek ezin ditu kartelak pegatu bere eskolan, horregatik daude seguratak ikasle asanbladetan bazterrak nahasten, horregatik kostatzen zaigu horrenbeste eskola batean mobilizazio bat deitzea, horregatik ixildu nahi gaituzte. Horregatik atxilotzen dituzte gazteak. Horregatik atxilotu zintuzten zu, Ikoitz, argi duzulako herri honentzat zer nahi duzun. Euskal Eskola Nazionalaren borrokan erreferente izateagatik, aurrera egiteagatik. Maite duzulako zure herria, eta bere ikasleria.

Baina horregatik, geuk ere badakigulako zer garen, nora goazen, zer nahi dugun, EZ DUGU ETSIKO! Etor daitezela seguratak asanbladara; kendu ditzala kartelak bedelak, gehiago jarriko ditugu eta!; jarri ditzatela trabak, aspaldi ikasi genuen-eta traba horiei aurre egiten! Aspaldi ohartu ginen, trabaz betetako lasterketa dela gurea, baina geurea da garaipena!

GEUREA DA META, GEU GARA ETORKIZUNA!

Gelditu une batez, hartu indarra, eta GOAZEN AURRERA! BIDE ONETIK GOAZ!

GORA IKASLE MUGIMENDUA!

GORA IKASLE ABERTZALEAK!

Argazki gehiago

Info+ www.aiaraldea.com

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa