Topatu.info-ren jarraipen berezia

Eguraldia lagun dutela makina bat gazte bildu dira Amurrioko parkean kokatuta dagoen HSN gunean. DSCN1590Bertan aurreko asteetan zehar kanpus eta unibertsitate ezberdinetan egindako olinpiaden finala ari dira momentu honetan burutzen. Talde ezberdinen hintxadak ere gerturatu dira eta izugarrizko giroa dago!

Entzun zer moduz ibili diren parte hartzaileak olinpiadetan.

Entzun talde batzuk beren burua aurkezten.

Haurrentzako txokoan, Porrotx ari da etxeko txikienen, eta ez hain gazteen, gozamenerako bere irri eta koloretako muxuak denei zabaltzen.

DSCN1680
Entzun Porrotxek esandakoak.

Eragile ezberdinek antolatu duten azokan ere badago zer erosia.

Autobus batzuk iritsi dira, nahiz eta oraindik falta diren guztiak iristeko. Jakinarazi digutenez autopistaz gerturatzen ari diren jendea geratzen ari dira hainbat kontroletan. Kontroletako bat Aretako irteeran dago kokatua eta beste bat Laudion.

Argazki gehiago

Animatu eta gerturatu Amurriora, oraindik badago zer ikusi eta zer egina Ikasle Egunean!!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa