Archive for azaroa 17th, 2010

Azaroaren 17a Ikasleon Nazioarteko Eguna eta Azaroaren 18an Ikasle hauteskundeak UPVn; kontestu horren baitan burutu genuen atzo agerraldia Ikasle Abertzaleakeko kideok. Izan ere, bi kontu ezberdin badira ere, batak erabat baldintzatzen du bestea. UPVk hauteskundeetarako egun hori aukeratu izana salagarria iruditzen zaigu, zentsuratzeko asmoz hartutako erabakia dela pentsatzen dugu. Hauteskunde egunaren bezperan hautagaitza aurkezten duten ikasle erakundeek ezin dute ekimenik burutu, hala eginez gero hauteskunde emaitzak inpugnatzeko arriskua egongo bailitzateke.   Read More ...

Etiketak: Info

Azaroaren 17a Ikasleon Nazioarteko Eguna da, Ikasle Abertzaleakeko kideok ospakizun egun bat baino, borrokarako egun gisa ulertzen dugu data hau. Aurtengoan ere ikuspuntu horretatik heldu diogu egunari, eta inoiz baino indartsuago gainera, Euskal Herriko hezkuntza komunitatearen aurkako erasoak inoiz baino nabariagoak baitira. Eraso horietako bat UPNren gobernuak inposatutako ikasleen eskubide eta betebeharren dekretu zapaltzailea dugu. Kurtso hasieratik behin eta berriz esan dugu ez gaudela dekretu honekin ados, ez dugula honelako   Read More ...

Etiketak: Info
  • Artxiboa