Azaroaren 17a Ikasleon Nazioarteko Eguna da, Ikasle Abertzaleakeko kideok ospakizun egun bat baino, borrokarako egun gisa ulertzen dugu data hau. Aurtengoan ere ikuspuntu horretatik heldu diogu egunari, eta inoiz baino indartsuago gainera, Euskal Herriko hezkuntza komunitatearen aurkako erasoak inoiz baino nabariagoak baitira.

Eraso horietako bat UPNren gobernuak inposatutako ikasleen eskubide eta betebeharren dekretu zapaltzailea dugu. Kurtso hasieratik behin eta berriz esan dugu ez gaudela dekretu honekin ados, ez dugula honelako inposaketarik onartzen, guk Hezkuntza Sistema propioa eraiki nahi dugula. Horregatik, Ikasleen Nazioarteko Egunean hainbat mobilizazio burutuko ditugu Iruñerrian.

Mobilizazioen arten bereziki aipatu nahi genuke hezkuntza komunitateko beste hainbat eragilerekin batera deitzen dugun elkarretaratzea: “Hezkuntza Sistema erabakitzeko eskubidea! Inposaketarik ez!”


Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa