Ehundaka ikaslek hartu zuten parte atzo Ikasleen Nazioarteko Egunaren baitan antolatu ziren mobilizazioetan. Aste honetako agerraldian esan genuen bezala, Azaroaren 17a borrokarako egun gisa ulertzen dugu Ikasle Abertzaleakeko kideok, eta atzoko mobilizazioekin ikus dezakegu ikasleriak bat egiten duela jarrera horrekin; arrazoiak sobera ditugu kalera atera eta gure eskubideak ozen aldarrikatzeko.

20101117276

Mobilizazio eta ekimen ezberdinak burutu ziren hainbat ikastetxe eta fakultatetan. Zenbait lekutan kontzentrazioak burutu zituzten…

20101117437-1

Beste leku askotan erakusketa baten bidez Azaroaren 17ak historian zehar izan duen garapena eta jarraipena erakutsi zuten…

20101117439

Oihartzun berezia Nafarroan

Baina zalantzarik gabe, mobilizaziorako egun honek oihartzun berezia izan zuen Nafarroan. Izan ere, Nafarroan inoiz baino eskubide urraketa basatiagoa jasaten ari gara: testu liburu arrotzen inposaketa, foru dekretu berria, Bologna, Curriculum arrotzak… Erasoen tamainako erantzuna ikus ahal izan zen atzo Iruñerriako kaleetan.

IMGP0033

13’00etarako deitua zegoen manifestaldira 3 zutabetan zatituta iritsi ziren ikasleak; horietako bakoitzean 300 inguru elkartu ziren eta Polizia Nazionalaren 3-4 furgoneta ibili zituzten inguruan bueltaka. Oztopoak oztopo, puntual abiatu zen manifestazioa, azken zutabea iritsi bezain laster. 1500 ikasle inguru elkartu ziren “Ikasleon Nazioarteko Eguna” leloa zeraman pankartaren atzean.

naf

Polizia Nazionalaren mehatxuak

Manifestazioa eta ondorengo ekitaldia lasai garatu baziren ere, amaitu bezain laster Polizia Nazionalak ikasle bat ezkutuan hartu eta 30 minutuz atxikita izan zuen; ikaslea kikiltzen saiatu ziren jarrera harroputza mantenduz eta ikaslea mehatxatuz. Baina, esan bezala,kolore ezberdinetako poliziak goizean goizetik ibili ziren oztopoak jarri nahian. Honela, Iturramako ikastetxean, adibidez, atsedenaldian burutzea pentsatzen zuten kontzentra ezin burutu ahal izan zuten Polizia Nazional eta Foralaren presentzia handiagatik. Eunateko kasuan aldiz, kontzentrazioa burutzen ari ziren bitartean Poliza Nazionala albo batean jarri eta parte hartzen ari zirenei argazkiak ateratzen aritu zen.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa