Ikasle ugarik hartu dute parte Emakumeen aurkako indarketiaren kontrako egun honetan antolatutako ekimen ezberdinetan. Mota ezberdinetako ekimenak ikus ahal izan dira Euskal Herriko ikastetxe, fakultate eta kaleetan; kontzentrazioak, asanbladak, parodiak, erakusketak, hitzaldiak… hamaika ekimen, baina kolore bakarra: morea!

Argazki galeria


Esan bezala, asko dira gaur kalera irten diren ikasleak, ikastetxe askotan ikus ahal izan dira mota guztitako mobilizazioak; ez dakizkigu guztien izenak, baina hona hemen zerrendatxo bat: Leintzeko Almena ikastetxea, Lasartekoa, Koldo Mitxelena Araban, Igorreko institutoa, Barrutialdea, Oarsoaldeko Lizeoa, Oiartzungo ikastetxeak, Oreretako Oiartzo…

Borroka bat, hamaika esperientzia; hona hemen adibide zehatz batzuk:

Zumaia

>> Atzo eskolako hormetan zenbakiak itsasi genituen, inolako azalpenik gabe; gaur argazki eta testuekin osatu ditugu. Kontzentrazioa ere egin dugu “Hezkuntza zapaltzailearen aurrean guk Hezkidetza!” eta “denon borrokaz matxismoa suntsitu!” lemapean. Honi guztiari parodia edo antzezpen bat gehitu diogu emakume bortxatu baten ikuspegia azaltzeko asmoz. <<

BilboUni

>> Deustuko unibertsitatearen sarreran performancea egin dugu. Arangoitin eguerdiko 12’00etan kontzentrazioa egin dugu eta etorkizuneko irakasleen fakultatea izanik, lanketa berezitua egin behar genuela iruditu zaigu: “Zenbat erasotzaile irtengo dira gure ikastetxeetatik?” leloaren baitan, curriculumean hezkidetzak duen papera azpimarratu dugu.<<

Leioako Campusa

>> Goizean goiz mugitu bagara ere, egitarau ofiziala 10etan hasi da Hezkidetza txokoarekin. Bertan hainbat ideia, burutazio… elkarbanatu eta hausnartu ditugu; batzuk guk geuk aurkeztuak, eta besteak hurbildu den jendearen partehartzearekin osatuak. Hezkidetza txoko hau itxi gabe, 12’00tan hitzaldi tailer formatuan “sexismoa hezkuntzan” landu dugu; geure buruak irudi bidez aurkeztu, talde txikitan eztabaidak eman, hainbat termino definitu eta abar luze bat!<<

Bilboko Gabriel Aresti institutoa

>> Erakusketa jarri dugu ikastetxean zehar (argazkiak + azalpenak). Horrekin batera, antzerkia, bideo emanaldia eta hitzaldia ere izan ditugu. MANDRAKA emakume taldearekin batera egindako ekimenak izan dira eta institutuko ikasle guztiek izan dute hauetan parte hartzeko aukera eguneko ordutegian txertatuak izan baitira.<<


Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa