Dagoeneko ziur badakizula nora hurbildu behar duzun bihar goizean, baina badaezpada Herri Eskolen zerrenda berriz begiratzea gomendatzen dizugu; izan ere, aldaketa batzuk egon dira eta gainera egitarauak ere gehitu ditugu!

Ez zara ohean geratzeko tentazioan eroriko, ezta??? Zuk ikusiko duzu, baina zinez interesgarriak diren hitzaldi, tailer eta ekimenak galduko dizutu horrela bada! Pasa den Urriaren 12an buruturiko Herri Eskoletan, herri latinoamerrikarren askapen prozesuaz hitz egin genuen. Oraingo Herri Eskola hauetan ordea, Euskal Herriaren burujabetza eskuratzeko borrokan Hezkuntzaren beraren garrantziaz jardungo dugu, herri baten nortasuna eraki eta etorkizuneko herritarrak hezteko duen paperaz. Helburua ordea, egun bizi dugun erasoaldiaren gainean hitz egin eta aurrera begira jartzea izango da.

Hezkuntza Herrien Motore! Hona hemen aurrerapentxo bat:

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa