Alperkeriak alde batera utzi eta goiz mugitu dira Herri Eskoletara hurbildu diren ikasleak! Baina beno, antolatutako gosari edo txistorradek lagundu dute giroa apur bat goxatzen!

Batzuk patioan elkartu behar izan dira, Eibarko kasuan bezala:

Beste zenbaitek gela baten goxotasuna izan dute Hezkuntzaren inguruan hausnartzeko, Urola aldean adibidez:

Beti gertatzen den bezala, gonbidatu gabekoak ere inguruan ibili dira, Mendillorri eta Biurdana ikastetxeetako kideek honakoa adierazi digute:

“Iruñerriko Mendillorriko ikastetxean Herri Eskolak burutzen ari ziren bitartean Udaltzaingoah eldu ta alde egiteko eskatu zieten parte hartzen ari ziren ikasleei. Honela, guztiek alde egin behar izan zuten eta bizilagun bat, egoera ikusita, gazteei laguntza eskaintzera joaterakoan Udaltzaingoarekin istilu batzuk suertatu ziren. Guztia lasai zegoenean Polizia Nazionala heldu zen baina ezer ez zegoenez aldegin zuten.

Biurdana ikastetxearen kasuan okerragoa izan zen, Ikastetxe barnean zeudela atea irekita topatu zutelarik barnera sartu ziren. Barnean zeudenean Herri Eskolak egiten Udaltzaingoen 3 furgoneta heldu eta 5 ikasle identifikatu zituzten, gainera mehatxatu zituzten esanez Zuzendaritzari helaraziko ziotela gertatutakoa neurriak har zitzaten. Foru Dekretu berriaren aplikazioarekin  eso ondorio txarrak izan ditzake honek; expediente baten irekiera eta zigor gogorrenaren aplikazioa, hau da 15 eguneko kanporaketa.Adi egon beharko!”

Dena den, oztopoak oztopo, Eskolekin aurrera egitea lortu zuten, argazkian ikus daitekeen bezala.


Argazki galeria

aiaraldea.com -en ere eman dute Herri Eskolen berri!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa