Egutegietan jai egun gisa markaturik badago ere, gu beste edozein egunetan baino okupatuago egon ginen  Abenduaren 6an…

Goizean, Herri Eskolak; albiste honetan dituzue informazio eta argazkiak.

Eta arratsaldean manifestazioa! “Eskubide Zibil eta Politikoen Defentsan, GAZTERIA AURRERA!”.

Euskal gazteria nazkatuta dago errepresioaz eta proiektuak askatasunean garatzeko ezintasunaz. Kokoteraino gaude eta hori Durangoko kaleetan ere ondotxo nabaritu zen! Bertan egon zinetenok ondo jakingo duzuen bezala, ekitaldiak ere ederto isladatu zituen guztion barruan dantzan zebiltzan sentimenduak: zapaltzen gaituztenekiko amorrua, lanean jarraitzeko determinazioa, falta direnak oroituz xamurtasuna, egiten dugun lana garrantzitsua dela jakitearen irmotasuna… hamaika sentimendu, hamaika kolore.


Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa