Archive for Urtarrila, 2011

Otsailaren 5ean Batzar Irekia!

Pasa den Larunbatean Euskal Herriak Bere Eskolak Batzar Irekirako deialdia egiteko prentsaurrekoa burutu zuen Donostian, eta gu ere bertan izan ginen. Hezkuntzan ematen ari diren erasoen aurrean ikasleok ere zeresan haundia daukagulako, Hezkuntza Mugimendua bultzatzeko garaia delako, Otsailaren 5ean ikasleok ere Bilbon izango gara!

Ondo gogoratu zitaren ordua eta lekua: 9’30etatik 13’30etara Bilboko La Bolsan

Hemen dituzue Ainhoa Larrabe EHBEko kidearen hitzak:

prentsaurrekoaren audioa.

Hona hemen agerraldiko testua osorik,

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

27an, ikasleok ere GREBA OROKORRA!

Ikasle Abertzaleakeko kideok ere bat egiten dugu Urtarrilaren 27rako Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitu duen greba orokorrarekin. Ez da elkartasunez soilik egiten dugun deialdia, ez horixe! Guri ere bete-betean eragiten digun erreforma baten aurrean deitzen den greba izanik, 27an ikasgelak hustu eta kaleak betetzeko deia egiten diogu euskal ikasleriari!

Gazteak gara, eta erreforma hauen bidez biderkatu egingo zaizkigu egun bizi ditugun zapalketa egoerak. Gazteok lan merkatuan sartzeko sekulakozailtasunak ditugu gaur egun, langabezia tasa izugarria da. Baina, gainera, lan mundura sartzea lortzen dutenek kontratu prekarioak eta lan baldintza ezegokiak pairatu behar dituzte.

Ikasleak gara, eta ikasle gisa krisiaren aitzakipean zerbitzu publikoei egiten zaizkien murrizketak ondo ezagutzen ditugu; unibertsitatera joateko aukera mugatu eta elite bati eskaintzeaz gain, enpresen beharrak asetzera norabidetu nahi duten eraldaketa neoliberala dugu horren adibide.

Eta noski, gu gara etorkizuneko langileak! Langile sumisoak nahi dituzte eta hori lortzeko ikastetxe eta unbiertsitateetatik hasten dira lanean, horretarako bultzatzen dute “fulltime” ikasle eredua.

Ikusten duzue, arrazoiak sobera daude; beraz, altxa aulkietatik eta atera kalera! Gaurko eta biharko langileon eskubideen defentsan ikasleok ere, urtarrilaren 27an Greba Orokorra!

Hona hemen Iruñerriako Ikasle Abertzaleakeko kideek egin duten bideoa:

Irakurketaren testua osorik irakurtzeko: Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Santurtziko bi ikasle Audientzia Nazionalera deitu dituzte

Ostegun honetan Santurtziko bi ikasle Audientzia Nazionalera deituak izan dira iaz pankarta bat jartzen ari zirela identifikatuak izan ostean. Honen aurrean Santurtziko Ikasle Abertzaleakek ohar hau helarazi nahi du, eta bihar kontzentrazioa burutzeko deia egin dute.

Santurtziko ikasle Abertzaleen oharra:

Gazteak bizitzen dugun  errepresio gordina esparru guztietan ematen da: kalean, izaten ditugun harremanetan, institutuan,… Ez dira gutxi izaten ukatzen zaizkigun gauzak: antolatzea, eztabaidatzea, mugitzea eta pentsatze hutsak ere kriminalizatua izaten da.

Santurtzin ere beste pasarte daukagu oraingoan: 2010eko urtarrilaren 21ean Santurtziko Udaltzaingo patrulla bat institutura igo zen eta bertan pankarta jartzen ari ziren 2 ikasle identifikatu zituen. Honen ondorioz, Urtarrilak 27an, Madrilera jeitsi behar izango dira terrorismo akusaziopean. Epaitegi  Espainiar arrotzaren eskuetan utzi dituzte (adin txikikoak ziren bi gazteak), norbanakoaren adierazpen askatasuna ukatuz eta erabilpen politikoa errepresiboa gauzatuz. Ez gaitezen engainatu, proiektu politiko bat ari dira kolpatzen, adierazpen askatasunari  berriz ere mugak jarriz.

Duela aste bete AXULAR institutuak “polizia tutor amigo” delakoaren alde agertu zen teleberrian. Gazteen aldeko babesaz hitz egiten dute poliziaren presentzia justifikatuz, baina bestetik beraien ikasleak umezurtz uzten dituzte Espainiako Audientzia Nazionalera joaten direnean “terrorismo” akusaziopean. Ez gaitzatela engainatu, polizia gehiago zertarako? Ikasleak ez mugitzeko, ez pentsatzeko, gazte gehiago audientzia nazionalera bidaltzeko?
Hau dela eta, ozen esango dugu, ikasleriaren kontrako eraso gehiagorik ez dugula onartuko.

ASTEAZKENEAN 11:00etan KONTZENTRAZIOA

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Jazarpenen gainetik, bake eta normalkuntza politikorantz.

Astelehen gauean Nafarroan burutu zen operazio poliziala salatzeko eta Espainiar Estatuari atxiloketen bidea alde batera utz dezan eskatzeko agerraldia burutu dugu Gernikako Akordioko alderdi politiko eta eragileok.

Gaur goizean Iruñean adierazi dugun bezala, gure ustez, euskal herritarren aurka burututako sarekada honek Euskal Herrian abian den prozesu demokratikoa oztopatzea eta galaraztea du helburu. Espainiar Estatuari esan nahi diogu badela garaia berak ere bake bidean urratsak eman ditzan. Horregatik Ikasle Abertzaleakeko kideok ere, Gernikako Akordioko sinatzaile gisa, Larunbatean Iruñan egingo den nazio manifestaldira joateko dei egiten dugu; beraz, ikasle, zu ere 17:30etan Golem zinemetan ikusi nahi zaitugu!

Bake bidean aterabide demokratikoak orain, atxiloketa gehiagorik ez!

Honekin batera, biharko egunez, osteguna hilak 20, arratsaldeko 19’30tan Euskal Herriko herri guztietan ohiko tokietan egingo ditugun elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egiten dizuegu.

Ageraldiko testua irakurri nahi baduzu, jarraitu irakurtzen.

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Ikasle Egun txikia Urtarrilaren 22an Oreretan

Urtarrilaren 22an Ikasle Egun txikia burutuko dute Oreretan. Oarsoaldeko lagunek azaldu digute ez dela parranda egun soila izango, jaia eta aldarrikapena uztartuko dituena eguna izango da. “Eraikiz, borrokatuz, alternatibak sortuz” leloa aukeratu dute; espainiar eta frantses estatuek inposaturiko hezkuntza ereduei uko egin eta gure alternatiba propio eta zilegiak baditugula adierazi nahi dute egun honen bidez.

“Egun alaia izatea nahi dugu, baina atzean duguna ahaztu gabe, etorkizuneko Euskal Herriak merezi duen hezkuntza sistema aldarrikatuz.” Horixe adierazi digute Oarsoaldeko kideek, eta horretarako egitarau hau prestatu dute:

10:00tan ikastetxeen eta unibertsiateko ikasleen arteko olinpiada erreibindikatiboak (Esmalterian)
12:30tan aldarrikapenez beteriko kalejira herritik zehar
13:00tan ekitaldia (xenpelar plazan)
14:00tan bertso bazkaria (orereta ikastolan)
18:00tan potea batukadarekin herritik zehar
21:30tatik aurrera kontzertuak gaztetxean:
- Arma Tiro Punk
- Skasti
-Alanbrada
-Destr-oi!
Bazkarirako txartelak 10 €tara Landaren (Orereta), Makutxon (Oiartzun), Tiñelun (Lezo) eta Itziarren (Pasai Donibane) salgai.


ANIMATU eta ZATOZ!!
posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Urtarrilaren 8an, gu ere Bilbon izango gara!

Urte asko daramagu esaten ikasle uholdea tantaz tanta egiten dela,
horretan ari gara pixkanaka, tantaz tanta ikasle mugimendua osatzen.
Elkartasun uholdea ere pertsonaz pertsona egiten da,
lortu nahi diren helburuetarainoko bidea pausoz pauso egiten den bezalaxe.

Ikasle Abertzaleakeko kideok ere Euskal Presoak Euskal Herrian izan nahi ditugu,
eskubide guztiekin Euskal Presoak Euskal Herrira ekarri nahi ditugu.
Horixe da milaka lagunek konpartitzen dugun helburua,
eta horraino iristeko
guk ere egingo dugu urratsa!

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments