Ostegun honetan Santurtziko bi ikasle Audientzia Nazionalera deituak izan dira iaz pankarta bat jartzen ari zirela identifikatuak izan ostean. Honen aurrean Santurtziko Ikasle Abertzaleakek ohar hau helarazi nahi du, eta bihar kontzentrazioa burutzeko deia egin dute.

Santurtziko ikasle Abertzaleen oharra:

Gazteak bizitzen dugun  errepresio gordina esparru guztietan ematen da: kalean, izaten ditugun harremanetan, institutuan,… Ez dira gutxi izaten ukatzen zaizkigun gauzak: antolatzea, eztabaidatzea, mugitzea eta pentsatze hutsak ere kriminalizatua izaten da.

Santurtzin ere beste pasarte daukagu oraingoan: 2010eko urtarrilaren 21ean Santurtziko Udaltzaingo patrulla bat institutura igo zen eta bertan pankarta jartzen ari ziren 2 ikasle identifikatu zituen. Honen ondorioz, Urtarrilak 27an, Madrilera jeitsi behar izango dira terrorismo akusaziopean. Epaitegi  Espainiar arrotzaren eskuetan utzi dituzte (adin txikikoak ziren bi gazteak), norbanakoaren adierazpen askatasuna ukatuz eta erabilpen politikoa errepresiboa gauzatuz. Ez gaitezen engainatu, proiektu politiko bat ari dira kolpatzen, adierazpen askatasunari  berriz ere mugak jarriz.

Duela aste bete AXULAR institutuak “polizia tutor amigo” delakoaren alde agertu zen teleberrian. Gazteen aldeko babesaz hitz egiten dute poliziaren presentzia justifikatuz, baina bestetik beraien ikasleak umezurtz uzten dituzte Espainiako Audientzia Nazionalera joaten direnean “terrorismo” akusaziopean. Ez gaitzatela engainatu, polizia gehiago zertarako? Ikasleak ez mugitzeko, ez pentsatzeko, gazte gehiago audientzia nazionalera bidaltzeko?
Hau dela eta, ozen esango dugu, ikasleriaren kontrako eraso gehiagorik ez dugula onartuko.

ASTEAZKENEAN 11:00etan KONTZENTRAZIOA

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa