Bai, batzutan gauzak behar baino beranduago egiten ditugu… baina, nola da ba esaera? “hobe beranduegi, inoiz ez baino!”, “mejor tarde que nunca”, alegia! Gu ere, Argiakoak bezala, beranduegi gatoz oraingoan. Ikasle Egun txikia ospatu zuten Urtarrilaren 22an Oreretan, oso ondo pasatu zuten eta oso ondo joan zen guztia, akats bakarra guk egin dugu… bernaduegi jarri dugu webgunean!

Oarsoaldeko lagunek esan digutenez, eguna ezin hobeto atera zen. Bazkarian 100 bat lagun bildu ziren eta Gaztelumendi anaiek hotz egiten zuen lekura berotasuna ekarri zuten jendeari barre eraginez. Ondoren, Eskandalue elektrotxarangarekin poteoan ibili ziren; jende asko batu zen eta musika eta dantzarekin oso ondo pasa zuten denek. Azkenik, kontzertuetara ere jende pila gerturatu zen eta taldeak ere primeran aritu ziren.

Zorionak beraz Oarsoaldeako Ikasle Abertzaleakeko kideei egun borobila antolatzeagatik!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa