Sasiak haziz doaz Euskal Herri luze eta zabalean, baita unibertsitate eta ikastetxeetara iritsi ere. Euskalduntzen ez duten hizkuntza ereduekin aski ez eta orain, Celaa eta Catalanek kudeatzen dituzten administrazioek Trilinguismoa eta TIL arantzak sartu eta euren pozoi espainolista zabaltzera datoz.

Eleaniztasunaren izenean hitz egin arren, ikasleon euskaraz ikasi eta bizitzeko eskubideak urratzen dituzten neurriak ezartzen dituzte. Modu honetan, herri oso baten euskalduntze nahiarekin eten eta nortasun arrotzetan hezi nahi gaituzte. Ikasle Abertzaleok ez gaude hau onartzeko prest, ordea.

Izan ere, euskal ikasleok euskara bera sustatu eta bermatuko duen hizkuntza ereduak nahi eta behar ditugu. Euskal nortasunean hezi eta gure herriaren jakitun egingo gaituen hezkuntza eredu baten partaide aktibo izan nahi dugu. Horrela hezkuntza komunitatea osatzen dugun kideon artean, ikasleon nahiz Euskal Herriaren mesedetarako izango den Hezkuntza Sistema Nazional bat eraikiko dugu.

Horregatik, datorren otsailaren 12an Ikasle Abertzaleok Donostian izango gara, hizkuntza eredu arrotzen gainetik eskola euskalduna aldarrikatu eta hezkuntza sistema propioa eraikitze bidean burujabetzaren alde egingo dugu.

Trilinguismoa eta TIL ereduen gainetik, ikasle borrokaz eskola euskalduna lortuko dugulako!!!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa