Protestas ante la votación de la reforma universitaria en el Senado italiano Gara

Miles de estudiantes rechazan en Italia el recorte universitario EL PAIS

Los manifestantes critican la reducción de fondos para investigación y becas EL PAIS

Londres: estudiantes chocan con la policía

Los estudiantes se manifestaban contra la decisión del Parlamento británico de aumentar los derechos de matrícula en Inglaterra hasta 9.000 libras (US$14.000) por año. BBC

Italian, Ingalaterran… Europako herri askotan zerbait gertatzen ari da. Unibertsitate eta ikastetxeetako gelak hustu eta ikasleak kalera ateratzen ari dira! Bolognaren aurrean bada oraindik borrokatzeko prest dagoen ikasle mugimendua sendo bat!!!

Duela 6 bat urte Italiako ikasleen eskutik jakin genuen ECTS kreditu sistemak eta gradu berriek “full time” eredua ekarriko zigutela; gaur, egunero ikusten ditugu kafetegi eta pasilo hutsak eta lanak ezin amaitu dabiltzan ikaslez beteriko liburutegiak. Non dago unibertsitateak historikoki izan duen giro bizi hori? Non daude bor-bor egiten zuten protestak? Non eztabaida amaiezinak? Non geratu dira lehen unibertsitatean soilik pentsa zitezkeen ideia zoro haiek? Eta, zer arraio! non daude hainbeste maite genituen ostegun gauak? Liburutegi eta gure etxeetako geletan galdu dira guztiak! Bai, liburuetatik gauza asko ikas daitezke, baina desagertzen ari diren esperientzia horiek guztiak ezin dira ezerekin ordezkatu! Bizitzeko ikastetik, ikasteko bizitzera pasa gara!

Italian eta Ingalaterran gertatzen hari diren ikasle borroken gaira itzuliz, hausnartzen jarri gara gu ere. Guztiok dakigunez, Euskal Herrian ditugun unibertsitateak ez daude Bologna prosezuaren abangoardian, hein handi batean, ikasleok prozesua bera gelditzeko emandako borroken ondorioz. Baina hala ere, gure aldarrikapenei entzungor eginda aurrera doaz inposaketaren bidean. Bologna prozesua deitu diogunak erritmo ezberdinak izan ditu Europako herrialde ezberdinetan, honela beste lurralde askotan hemen baino lehenago ezagutu dituzte prozesuaren gorabeheran, eta horrek gurera etorriko diren aldaketa berriak identifikatzere eramaten gaitu.

Momentu honetan, Italiako eta beste lurraldeetako ikasleak, Unibertsitatearen merkantilizazioari buruz hitz egiten ari dira; honek, Bolognaren 2. fasea etorriko denaren aurreikuspena egitera garamatza. Goian jarri ditugun titularretan ikusten da hori; albiste horiek irakurtzean konturatzen gara, protestak garatzen diren lurralde horietan unibertsitatera destinatzen den aurrekontua jeisten ari direla, bekak gutxituz eta matrikulazio tasak izugarri igoz! Orain arte kanpoko lurraldeetan ikusi ditugun neurriak hemen ere burutu direla ikusirik, noiz iritsiko ote dira neurri hauek ere gure herrian kokatuta dauden unibertsitateetara?

Guk ez dugu zalantzarik, badakigu hemen ere eraso berri hauek egiten saiatuko direla. Honen aurrean bi aukera ditugu: besoak gurutzatuta geratu; edo eraso hauek datozenerako prestatu, antolatu, eta dagokien bezala erantzun! Ondotxo dakigu lortu nahi duguna ez dela bere kabuz etorriko, eguneroko borrokaren fruitu izango da garaipena; Euskal Herriak eta euskal herritarrok behar dugun unibertsitatea!

Hurrengoko bi asteetan Euskal Herriarekiko elkastasun asteak izango dira Europa eta Munduko hainbat txokotan Askapenak eta Euskal Herriko Lagunek antolatuta. Iniziatiba honetan parte hartuz, Italiara etorri gara gure errealitatea erakutsi eta bertako mugimendutik ikastera. Genova, Florentzia, Bologna, Valderno, Erroma eta Milaneko ikasleekin egoteko aukera izango dugu, eta bertan, hitzaldi eta mahai inguruetan gure errealitatea haienarekin partekatuko dugu. Nagusiki, Bologna Prozesuaren aurkako borrokaren esperientziak jasotzeko asmoz etorri gara Italiara, gerora Eskal Herriko unibertsitateetan zabaltzeko. Honela bada, datozen egunetan zehar, hemen jasotakoaren berri ematen joango gara.

Azkenik, Italian, Inglaterran nola Europako beste txokotan hezkuntzaren merkantilizazioaren aurka borrokatzen duten ikasleei gure babesa adierazi nahi diegu. Eta aldi berean, Italian ikasleek egin bezala, hemen ere Euskal Ikasleriari dei egiten diogu borrokan jarraitu eta eraso berriei erantzun eta behar dugun eredua eraikitzen jarraitzeko!

Ikasle borrokaz, Lortuko dugu!

Gora ikasle borroka!!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa