Eguneratzea, Asteazkena 23:

Gasteizeko Kanpuseko Ikasle Mugimenduak mobilizazioekin jarraitzen du, gaur 235 pertsona inguruk manifestazioa burutu dute eta ondoren 24 orduko itxialdia abiatu dute Letren fakultatean. Gogoratu, itxialdi honen amaiera bihar 12:00etan burutuko duten agerraldia izango dela; bitartean agerraldi horretarako atxikimenduak biltzen lanean jarraitzen dute.

Bergaran ostegunerako Mobilizazio Eguna deitu denez paroak egingo dituzte ikastetxeetan. Izpuran itxialdia burutzen ari diren gazteen artean dago Aitziber Plazaola bergararra.

Zumaiako institutoan itxialdia eta kontzentrazioak burutzen ari dira. Izpurako itxialdiko albistea atera zen unetik ari dira mobilizazioak burutzen, bertakoa da Baxe Nafarroako herrian dauden gazteen artean aurkitzen den Beñat Lizeaga gaztea.

Asteartea 22:

Astelehenetik Izpuran itxialdia burutzen ari diren 8 gazteei elkartasuna adieraziko die datozen egunetan Gasteizko Kanpuseko Ikasle Mugimenduak. Frantziar eta Espainiar estatuen estrategia errepresiboa salatu eta euroaginduen aurkako jarrera argia azaldu nahi duten gazte hauen artean aurkitzen dira Xalba eta Aiala, letren fakultateko eta magisteritzako ikasleak, hurrenez hurren.

Gasteizko Kanpuseko Ikasle Mugimenduak babesa erakutsi nahi die beren kideei eta gainontzeko 6 gazteei, horregatik astean zehar Baxe Nafarroako herri honetan burutuko diren ekimenetan parte hartzeko deia luzatzeaz gain, kanpusean bertan ere mobilizazioak deitu dituzte.

– Otsailak 23, asteazkena, 12:00etan mobilizazioa aularioan.

– Otsailak 24, osteguna, 12:00etan agerraldi masiboa filoko hall-ean.

Jadanik hasi dira jendea mobilizatzeko lanetan. Astearte goizean goizetik fakultatez fakultate ibili dira Ostegunean burutuko den agerraldi masiborako atxikimendu bilketa bat burutzen. Norbanakoak (ikasle, irakasle eta langileak) eta klasez klasekako atxikimenduak biltzen aritu dira; adierazi digutenaren arabera, LABek eta ELAk jada baiezkoa emana diete, eta astea pasa ahala lan horretan jarraituko dute.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa