Italian dabilen gure kideari esan genion tarteka kronikatxo bat bidaltzeko, oporretan ez zegoela jendeari demostratzeko. Ba beno, kasu egin digu, bidali digu bere abenturen kontakizuna! Esan digunaren arabera, oso interesgarria izaten ari da bota itxurako herrialdera egiten ari den bisita. Bidali digun ohar berri honetan Italiako ezker mugimenduaz, ikasle mugimenduaz, unibertsitateak eta herriak duen harremanaz, poliziaz eta beste hainbat kontutaz hitz egin digu.

Zuk ere Italian barrena nola dabilen jarkin nahi baduzu, jarraitu irakurtzen!

Ciao Euskal Herria!!!

Italiako iparraldea utzi eta Romara bidean jarri gara, atzean utziz Toscana eta Italia iparraldeko hiri eta herriak. Esperientzia asko jaso eta elkartrukatu ditugu bertako ikasle nola gaztetxeetako gazteekin, bi herri oso ezberdinetan borroka bera dugula ulertuz. Egun hauetan zehar, etxean bezala sentituarazi gaituzte digute, gure herriarekiko maitasuna eta elkartasuna modu txalogarri batean adieraziz. Horregatik ezer baino lehen eskerrak eman nahi dizkiegu dizkiogu egun hauetako iniziatibak prestatu dituzten zein hauetan parte hartu duten jende orori. Mila esker!!!

Italiako ikasle mugimendua ulertzeko italiar ezkerra ulertzea ezinbestekoa da. Panorama Politikoan italiar ezkerra atomizatua dago, horrela, ezker mugimenduaren artean dauden ezin ulertuak eta banaketak handiak dira. Era berean, ikasle mugimenduari ere berdina gertatzen zaio. Lekuan leku ikasle kolektibo ezberdinak daude, eta horrek fakultate bakar batean oso antzekoak diren 3 ezker kolektibo egotea eragiten du. Horrez gain, Ikasle mugimenduan eskubia ere aktibatua dago, eta horrek ikasleen arteko konfrontazioa ere eragiten du. Ikasle mugimenduaren batasuna egoera konkretu batzutan soilik lortzen da, Abenduaren 14ean Roman eman zen Manifestazioan bezala, non poliziak atzera egin behar izan zuen ikasle masaren aurrean.

Hala ere, Unibertsitateetan lan egiterako orduan, Ikasleek baldintza onak dituzte. Fakultateetan kamarak egotea ez da oso normala, eta gutxiago segurtasun indar pribatuak. Horrek, asko errazten du haien jardun politikoa. Horrela erantzuten zidaten gure unibertsitateetan kamarak eta segurtasun indar pribatuak genituela esaten nienean: “Bai? Egunero? Hori ez da normala!”. Badirudi Euskal Herriko unibertsitateei asko falta zaiela hainbeste maite duten Europar Unibertsitateen mailara iristeko… Hala ere, zailtasunak ere badituzte, Florentzian kasu, debekatu egin zieten hitzaldia eman behar genuen gela erabiltzea (zergatik ez zait arraroa egiten?),eta ikasleek beste gela bat zabaldu eta beraien kabuz erabiltzea erabaki zuten

Unibertsitateko paretetan kartelak daude non nahi eta ikasleek egindako muralak ez ditu unibertsitateak kentzen. Azken urteetan Euskal Herriko unibertsitateek hartu dituzten jarrerak ikusirik, poztu egiten gara beste leku batzuetan hau horrela ez dela ikustean. Hein batean arrazoia kentzen die Euskal Herriko unibertsitateei hau Euskal Herrian bakarrik gertatzen dela esaten dutenean, kartelak kentzea baita normala ez dena.

Beste aldetik, Italiar ikasleek harreman handia dute herrietako Gaztetxeekin, eta horrek, unibertsitate nahiz ikastetxeetako iniziatiba eta arazoak herriratzeko orduan laguntza handia ematen die. Horren erakusgarri da, esate baterako, guk eman ditugun 4 hitzaldietatik 2 Gaztetxeetan izan direla. Beraz, Italiatik ikasteko dugun gauza garrantzitsu bat hezkuntzaren herritaratzea dela esango nuke, horrela arazo isolatu gisa ikustetik, gizartearen arazo bezala ulertzera pasatzen da. Horrez gain, oso barneratua dute ikasleen prekarietatea ondorengo langileen prekarietatea izango dela, eta horrek langile eta ikasleen arteko lanketa handiagoa izatea ekartzen du.

Bukatzeko, polizia politikoaren jarrera salatu nahiko nuke. Ez dugu poliziaren presentizarik gabeko egunik izan. Genovan, gaztetxearen sarreran egon ziren kontrolatzen. Florentzian berriz, Trenez iristean gure atzetik ibili ziren eta Bolognarako trena hartu ezinik geratu nintzen, nik trena hartu zain baitzeuden eta horrek galdeketa arriskua suposatzen zuen. Kasu hontan kotxez eraman behar izan ninduten Bolognara. Han, hitzaldian pertsona susmagarri bat egoteaz gain, bukatu bezain laster Polizia politikoak kalean gelditu eta identifikatu arazi egin gintuzten. Eta Valdernon berriz, ni hitzaldia eman bitartean polizia kalean egon zen, eta bukatzean gaztetxetik ateratzen zen ororen kotxea gelditu zuten. Hau ikusirik, 5 minututan egiten den bidaia 30 minutura luzatu zitzaigun Poliziaren kontrola saihesteko.

Argi dago, Espainiar eta Italiar estatuek ez dute gustuko ikasleak euren artean biltzea, hitz egitea eta esperientziak elkartrukatzea. Ba jakin dezatela, guk gure jarduna egiten jarraituko dugu! Biltzen eta antolatzen jarraituko dugu, bai Euskal Herrian eta baita nazioarteko lagunekin ere! Ez dute ikasle borroka eta herrien arteko elkartasuna geldituko! Bai Italian eta baita Euskal Herrian ere, Ikasle Borrokaz lortuko dugulako!!!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa