Argazkian Erroma, Abenduaren 14an.

Bagatoz bueltan Euskal Herrira,

Bigarren zati honetan Erroman eta Milanen egon gara. Bertan aurreko egunetan bezala bertako ikasleekin egon gara alde batetik bestera. Gainera Duela 2 urte gure herrira etorri ziren ikasleekin egoteko parada hartu dugu eta historia zaharrak gogoratu ditugu barre artean.

Euskal Herri osoan baino biztanle gehiago dituzten hiri hauetan, bertako errealitate soziala ezagutu eta bertako ezkerreko mugimendua ezagutzen saiatu gara. Italia osoan bezala, ikasle mugimenduak garrantzi handia dauka gazteen artean, honela aktiboki parte hartuz hiriko eraldaketa sozialean. Horrez gain, guk ere gure herriaren berri eman dugu 3 hitzaldi eskainiz unibertsitate eta gaztetxetan eta irrati libre batean pizan gara.

Gainera Erroman, Abenduaren 14ean jazotako Ikasle altsamenduari buruz hitz egiteko parada izan dugu. Egun hartan gertatutakoen bideoak erakutsi dizkigute eta azken urteetako ikasle boterearen indarra ikusteko aukera izan dugu. Baina zergatik altsa? Arrazoiak mila dituzte, Hezkuntza Ministra den Gelmini andereak hezkuntzaren gainean egindako azken aldaketak adibidez.

Egia esan, harrituta geratu nintzen gure Italiar lagunek esaten zidaten guztiarekin; “Zer da Bologna?” liburuxkan aipatzen genituen aldaketak, merkantilizazio eta elitizazioaren inguruan Bologna Prozesuak ekarriko zituen aldaketak, Italian jadanik legez onartuak daudela esan zidaten. Beraz, duela 5 urte liburuxka horretan azaldu genuen guztia herrialde honetan jadanik errealitate dela ikusi ahal izan dut; horrek noski beldurtu egin nau hasieran… Baina, hala ere, beldur hori lanean jarraitzeko gogo bilakatu dut berehala, gure herrian oraindik garaiz gaude basakeria guzti hau gelditzeko; Italian gertatutakoak ez gaitu etsipenera eraman behar, lanean jarraitzeko indarrak hartzeko balio behar digu: guztion esku dago, denon lanaz lortuko dugu!

Aipatutako lege italiar hauen neurriak laburtzearren, Eskola publikoaren pribatizazioaz hitz egiten du. Baina ez soilik unibertsitateen inguruan, baita institutoen inguruan ere. Finantzatzeko enpresen esku hartzea ezinbestekoa da, eta estatuak hauen araberako finantzazioa emango du. Horrez gain, eskola publiko eta pribatuaren finantzazioa parekatu egiten da, horrela eskola publikoa desagertuz. Hau gutxi balitz, eskoletan disziplinari punto gehiago emango zaizkio, ikasle akritiko eta sumisoak bilatuz, eta Italiako kasuan erligioa geroz eta gehiago baloratuko da!! Lagun maiteak, hau ez da amets gaizto bat, hau errealitatea da!!!

Eraso berri hauei erantzuteko prestatzeko garaia da. Ezin dugu gure eskubide guztiak nola zapaltzen dituzten begira gelditu. Italian esango luketen bezela Motorraren kaskoa eta liburu panelak hartzeko garaia da!! Altsa aulkietatik eta irauli unibertsitatea!! Gure unibertsitate eredua eraikitzeko garaia da!!

Italiako ikasleriak alternatibak eraikitzea posible dela erakutsi digute. Ez dira gutxi unibertsitatean eraiki dituzten gune askeak, unibertsitatearekin adostuta edo adostasunik bilatu ezean okupatu dituztenak. Bestalde, unibertsitatea leku publiko bat den heinean horren errebindikazioa bultzatzen dute, haiek ordaindutakoa haien erabilerarako dela aldarrikatuz. Bestalde, baldintza sozialak aldarrikatu eta hhauek hobetzen ari dira. Etxebizitza eskubidea ez duten arren alternatibak eraikitzen dituzte; Okupazioa da horren adibide garbia. Esate baterako, egun bat lehenago okupatu zuten eraikin batera joan ginen Erroman. Bertan, etorkinentzako iraliera klaseak, ikasleentzako logelak eta hainbat aktibidade egiteko asmoak zituzten. Horrela, ikasleek dituzten problematika askori alternatiba sozialak emanez.

Ikasle, Borroka garaia da!

Italian bezala, Euskal Herrian ere,

inposaketa guztien gainetik, eraiki dezagun gure unibertsitate eredua!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa