Archive for Martxoa, 2011

Euskal Herria-Palestina eguna Larunbatean Zestoan

Ikasle Abertzaleok, EH Palestina sareko kide izanik, bat egiten dugu asteburu honetan Zestoan ospatuko den egunarekin. Pasa den ikasturtean garatutako brigada kulturalean Euskal Herriko unibertsitateetako ikasle ezberdinek ere parte hartu zuten eta bertako errealitatea ezagutzeko aukera izan zuten.

Orain, lan horri jarraiki, herri oso bati babesa eskaini eta laguntzeko lanean jarraitzen dugu sare honekin batera. Beraz, Apirilaren 2an Zestoan dugun topaketa egun berezia izango da, elkartasuna eta boikotaren bidean berrestearekin batera, aldarrikapena zabaldu eta aurrera jarraitzeko indarrak hartzeko eguna izango baita.

Hona hemen, Euskal Herria – Palestina sareak prentsaurrekoan eskainitako testua:

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak,Nazioartea and have No Comments

Larunbatean, gu ere Bilbora!

Gernikako Akordioak manifestazioa deitu du Larunbaterako Euskal Herriaren normalizazio bidean, Sorturen legalizazioa eskatzeko. Manifestazio honen harira, gaur, Gernikako Akordioko gazte eragiletako kideok agerraldia burutu dugu Bilbon euskal gazteriari manifestaziora joateko deialdia eginez.

Ikasle Abertzaleak ere eragile horien artean aurkitzen da, gu ere izan gara gaurko agerraldian eta, beraz, hemendik ere berriz esan nahi diegu euskal gazte eta ikasle guztiei Larubatean Bilbora bertaratu daitezela.

Hemen daukazue agerraldiko audioa: hemen

Eta hemen testua:

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Zozketako zenbaki saridunak

Kaixo lagunok!

Hemen dira zozketako zenbaki saridunak!
Bai, badakigu pixka bat berandu gabiltzala, baina esku inuzente baten bila ibili gara eta kosta egin zaigu bat aurkitzea! jejejeje Ez daukagu zozketaren baliagarritasuna frogatzeko bideorik ez ezer, fidatuko zarete gutaz, ezta? Zintzo jokatu dugu!

Hona hemen zenbakiak:

1. saria: 3684
2. saria: 7822
3. saria: 2328

Boleto irabazlea baduzu, baina nori erosi zenion gogoratzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan! Idatzi hona: komunikazioa@ikasleabertzaleak.org

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Matxinsalto egunera dei egiteko kartelak!

Datorren apirilaren 22an Soraluzen antolatu den Matxinsalto eguneko kartel orokorra eta egitarauarena duzue hemen! Bitarteko gehiago behar izan ezkero, http://topatu.info/matxinsalto/bitartekoak/ web gunean duzue eskura!

Animo ekipo! Ez ahaztu ordea, kartelak jarzteaz gain ikasleriarekin egon eta eguna azaltzeraekin batera parte hartzeko gonbidapena egitea! Gu geu gara komunikatzailerik onenak!

Read more…

posted by komunikazioa in Bitartekoak and have No Comments

Larunbat honetan zer?

Asteburuak deskansatzeko egunak izaten omen dira… bai zera?! Deskansatu? Asteburu okupatuak ditugu guk!

Larunbat honetan zer egin erabakitzeko komeriak izango ditugu… Alde batetik, Zarautz; neska gazteok hausnarketa eta festarako zita daukagu Putzuzulo Gaztetxean. Iazko Maiatzean Hernanin egin genituen topaketetan gauza asko geratu ziren eztabaidatzeke, horregatik garrantzitsua da hausnarketa festa honetan neska gazte guztion partehartzea!

Baina… Gernika-Lumo ere hor dago… Urteak nahikoa Larunbat ez dituenez batzuetan deialdiak pilatu egiten dira! Euskal Herrian Euskarazek “Euskaraz Bizi Eguna” ospatuko du Gernika-Lumon Larunbatean. Goizetik hasi eta gauera arte euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko parada izango dugu Bizkaiko herri honetan. Guk ere euskaraz bizitzeko hautua egina dugu, eta, horregatik, behin eta berriz aldarrikatu dugu euskaldunduko duen eskola; beraz, Larunbatean Gernikara joatea ere garrantzitsua iruditzen zaigu oso!

Tira! Ba orain erabakia zurea da! Etxean behintzat ez zaitez geratu, Igandea ere hor dago-eta deskansatzeko!

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Hezberri 38 kalean da!

Kalean da jada Urtarrila eta Otsaileko Hezberria. Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko herri mugimenduaren aldizkaria da Hezberri, eta guk ere bestelako hezkuntza eredu baten alde lan egiten dugunez, hona ekartzea erabaki dugu!

Batzar Irekia da ale honen gai nagusia, baina horretaz gain baditu beste kontu batzuk ere: Euskal Herrian Euskarazek Donostian egin zuen manifestazioa, EAEko hezkuntza sistema publikoko hauteskundeetako emaitzak; guk Italiara egin dugun bidaia ere aipatzen dute, eta baita Martxoan zehar burutzen ari garen Hezkidetza tailerrak ere!

* Hezberri jeitsi ahal izateko, klikatu irudian eta hor agertzen den orrialdean, ezkerraldean “View the book” atalean PDFren gainean klikatu.

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments