Hona hemen Bergarako Ikasle Abertzaleakek idatzitako gutuna:

Bada denbora bat, Ikasle Abertzaleok ohartuta gaudela Bergarako Mariaren Lagundia Ikastolan, ikasle ororen eskubideak urratzen ari direla. Alde batetik gure adierazpen askatasunari mugak jartzen dizkiote, gure aldarrikapenak jartzeko leku egokirik gabe gaudela. Bestetik, ez digute entzun nahi eta horretarako joku zikina erabiltzen dute, honela, gure sinadura daramaten kartel eta pankarta guztiak kenduz, ikastolaren eremuan edo kanpoaldean egon.

Honekin batera, ezin dugu ahaztu ikasleok ere grebarako eskubidea dugula, ikastolaren gustokoak izan ala ez. Ikasleok gara greba egingo den erabakitzen dugunok eta ez zuzendaritza.

Jarraian, euskara bigarren mailan geratzen dela salatu nahi dugu. Berez euskaraz izango zirela agindu ziguten ikasgaiak gaztelaniara moldatzen dituzte hein handi batean, ikasle erdaldunengatik. ikasleok gure hizkuntzan ikasteko daukagun eskubide eta ordu bakarrak urratuz.

Bukatzeko, argi utzi nahi dugu Ikasle Abertzaleok ez dugula bertan behera gelditzeko inongo asmorik, eta herriari ikastetxe honen egoeraren berri eman nahi diogu, ea honen bitartez, ikastetxea bere jarrera ukatzailetik ateratzen den.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa