Archive for martxoa 18th, 2011

Datorren apirilaren 22an Soraluzen antolatu den Matxinsalto eguneko kartel orokorra eta egitarauarena duzue hemen! Bitarteko gehiago behar izan ezkero, http://topatu.info/matxinsalto/bitartekoak/ web gunean duzue eskura! Animo ekipo! Ez ahaztu ordea, kartelak jarzteaz gain ikasleriarekin egon eta eguna azaltzeraekin batera parte hartzeko gonbidapena egitea! Gu geu gara komunikatzailerik onenak!

Etiketak: Info

Asteburuak deskansatzeko egunak izaten omen dira… bai zera?! Deskansatu? Asteburu okupatuak ditugu guk! Larunbat honetan zer egin erabakitzeko komeriak izango ditugu… Alde batetik, Zarautz; neska gazteok hausnarketa eta festarako zita daukagu Putzuzulo Gaztetxean. Iazko Maiatzean Hernanin egin genituen topaketetan gauza asko geratu ziren eztabaidatzeke, horregatik garrantzitsua da hausnarketa festa honetan neska gazte guztion partehartzea! Baina… Gernika-Lumo ere hor dago… Urteak nahikoa Larunbat ez dituenez batzuetan deialdiak pilatu egiten dira! Euskal   Read More ...

Etiketak: Info
  • Artxiboa