Asteburuak deskansatzeko egunak izaten omen dira… bai zera?! Deskansatu? Asteburu okupatuak ditugu guk!

Larunbat honetan zer egin erabakitzeko komeriak izango ditugu… Alde batetik, Zarautz; neska gazteok hausnarketa eta festarako zita daukagu Putzuzulo Gaztetxean. Iazko Maiatzean Hernanin egin genituen topaketetan gauza asko geratu ziren eztabaidatzeke, horregatik garrantzitsua da hausnarketa festa honetan neska gazte guztion partehartzea!

Baina… Gernika-Lumo ere hor dago… Urteak nahikoa Larunbat ez dituenez batzuetan deialdiak pilatu egiten dira! Euskal Herrian Euskarazek “Euskaraz Bizi Eguna” ospatuko du Gernika-Lumon Larunbatean. Goizetik hasi eta gauera arte euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko parada izango dugu Bizkaiko herri honetan. Guk ere euskaraz bizitzeko hautua egina dugu, eta, horregatik, behin eta berriz aldarrikatu dugu euskaldunduko duen eskola; beraz, Larunbatean Gernikara joatea ere garrantzitsua iruditzen zaigu oso!

Tira! Ba orain erabakia zurea da! Etxean behintzat ez zaitez geratu, Igandea ere hor dago-eta deskansatzeko!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa