Archive for martxoa 31st, 2011

Ikasle Abertzaleok, EH Palestina sareko kide izanik, bat egiten dugu asteburu honetan Zestoan ospatuko den egunarekin. Pasa den ikasturtean garatutako brigada kulturalean Euskal Herriko unibertsitateetako ikasle ezberdinek ere parte hartu zuten eta bertako errealitatea ezagutzeko aukera izan zuten. Orain, lan horri jarraiki, herri oso bati babesa eskaini eta laguntzeko lanean jarraitzen dugu sare honekin batera. Beraz, Apirilaren 2an Zestoan dugun topaketa egun berezia izango da, elkartasuna eta boikotaren bidean berrestearekin   Read More ...

Etiketak: Info

Gernikako Akordioak manifestazioa deitu du Larunbaterako Euskal Herriaren normalizazio bidean, Sorturen legalizazioa eskatzeko. Manifestazio honen harira, gaur, Gernikako Akordioko gazte eragiletako kideok agerraldia burutu dugu Bilbon euskal gazteriari manifestaziora joateko deialdia eginez. Ikasle Abertzaleak ere eragile horien artean aurkitzen da, gu ere izan gara gaurko agerraldian eta, beraz, hemendik ere berriz esan nahi diegu euskal gazte eta ikasle guztiei Larubatean Bilbora bertaratu daitezela. Hemen daukazue agerraldiko audioa: hemen Eta hemen   Read More ...

Etiketak: Info
  • Artxiboa