Archive for Apirila, 2011

Maiatzaren 1ean ikasleria Bilbora!

Beste urtebetez iritsi da Maiatzak Langileen eguna. Azken urteotan bezala, oraingo honetan ere gure borrokaren harrotasuna adieraztearekin batera, errebindikazio eguna dugu maiatzaren lehena. Langileok, emakumeok, gazteok, ikasleok…. ez dugu ezer ospatzeko! Momentu honetan borrokarako eta gure eskubideen defentsarako beste pausu bat izan behar da egun honek, eta hala, kalera ateratzeko ordua da!

Euskal Herriko gehiengo sindikalak mobilizazioa deitu du Bilbon gure baldintzak erabakitzearen alde. Ikasle Abertzaleok, ikasle, gazte eta etorkizuneko langile gisa bat egiten dugu mobilizazio honekin eta dei egiten diogu euskal ikasleriari aktiboki parte har dezan. Ez dugu nahi gure oraina eta etorkizuna gutxi batzuen aberastasunak baldintzatzerik. Hainbeste amesten dugun bizitza eredu euskaldun eta kolektiboaren bidean gure eskubide eta askatasunaren defentsa egingo dugu.

Aurreko greba orokorretan bezala, ikasleoi, Maiatzare lehen egun honetan mobilizatzeko arrazoiak ez zaizkigu falta. Alde batetik lan arloko, pentsio eta negoziazio kolektiboen erreformen aurrean beste behin ere kaleak gorriz pintatu eta hauen atzera egitea exijitzeko kaleak bete behar ditugu. Etorkizuneko langile bezala, ez dugu utziko gure bizitza hain errez hipotekatzen. Jakin badakigu erreforma hauekin aurrera jarraituz gero gure baldintza sozialak eta bizi kalitatea nabarmen okertuko direla, beste batzuk gure miseriaz aberasten diren bitartean. Bestetik, Hezkuntza merkantilizazioa geldiarazteko gure oihuak entzun arazi beharko ditugu. Hezkuntza bera sistemaren eta enpresen beharretara lotu nahi duten honetan, etorkizuneko langile prekario eta akritiko gisa hezten gaituzten honetan, ikasleok ozen oihukatu behar dugu. Ez gaude hau onartzeko prest. Gurea dena berreskuratu behar dugu, gure eskubideak bermatuak izan daitez exigitu eta hezkuntza herritar eta euskaldun baten alde urratsak eman.

Horregatik, Ikasle Abertzaleok, ikasle eta etorkizuneko langile den horri Maiatzaren 1an kalera ateratzeko deia luzatzen diogu. Ikasle eta langile borrokaz bakarrik lortuko dugulako hainbeste amesten dugun etorkizun askea!

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Plentzian ere Ikasle eta Abertzale!

Orain pare bat aste Plentziako ikastetxean Ikasle Abertzaleak  taldearen aurkezpena burutu zuten. 1 eta 2 batxilergoko 40 ikasle batu ziren bertan eta ikasleon eskubideen alde lan egiteko, antolatu eta borrokatzeko konpromisoa hartu zuten! Gero, aurtengo ikasturtean DBHko 3. eta 4. mailetan inposatzen ari diren  Trilinguismo eredua salatu zuten baita pil-pilean dagoen Bizikidetza planaren inguruan hitz egin ere.

Hemendik ongi etorria eman nahi dizuegu Plentziako ikasleei, eta animoak ekindako bide berri honetan gogotsu jarraitzeko. Ikasle borrokaz lortuko dugulako!

posted by komunikazioa in Ikastetxeak and have No Comments

Euskal ikasleria ABERRI EGUNERA!

Independentista Sareak eginiko deialdiarekin bat eginez, datorren igandean, apirilak 24, euskal ikasleriari Aberri Egunera bertaratzeko dei egiten diogu. Aurtengoan, Aberri Eguna Euskal Herriko bi puntutan deitu du Independentisten Sareak, Gernikan eta Baigorrin. Izan ere, egun berean dira Nafarroaren Eguna eta Aberri Eguna eta, honenbestez, izugarrizko aukera ederra bilakatu dira bi deialdi hauek gure naziotasuna aldarrikatzeko eta Nafarroak izan duen eta duen erreferentzia aldarrikatzeko.

Honela bada, bi lekutan ospatuko bada ere Aberri Eguna, goizeko 12’00 abiatuko den martxa eta ondorengo ekitaldiak aldarrikapen berdinaren baitan joango dira lotuta: ARGI BERDEA INDEPENDENTZIARI!

Arratsalderako ordea, bakoitzak bere egitaraua osatu du. Baigorrin, Nafarroaren Egunaren baitan  prestaturiko ekimenak mantenduko dira, nahiz eta aurreko urteekin alderatuz, animazio eta kontzertu gehiago izango direla iragarri duten. Gernikan berriz, 14’00tatik aurrera kale animazioa, txosnak, bokatak, batukadak… izango dira pasealekuan. Kantuki taldearen erromeriaren ostean gazteon ekitaldia izango da. Gauean berriz kontzertuak, Des-kontrol eta Obrint Pas-en eskutk.

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

IKASLEOK SALTO SORALUZERA!

Biharko egunez euskal ikasleok zita bat dugu iraultzarekin! Iritsi da garaia gazteok elkarlanean geldiezina izango den uholdea sortzeko. Baina horretarako ezinbestekoa dugu sistema iraultzeko behar ditugun tresnak ikasi eta irakastea. Horretarako ostiralean, hau da bihar, Soraluzen gazte mugimenduak egun berezia antolatu du.

Goiz goizetik tailerrak izango ditugu, arlo ezberdinetan banatuta; Komunikazioa, Kultura, Hezkuntza, Nekazaritza, Harremanak, Sozio-ekonomia eta Aisialdia. Arlo bakoitzean bizi ditugun zapalkuntzak identifikatuta, hauek iraultzeko egin behar dugunaz hausnartuko dugu, esperientziak konpartitu eta ikasi. Gerora guzti hau gure borroka eremuetan martxan jar dezagun. Bazkari herrikoiaren ostean izango da zer dantza, salto eta ikasi ere, herrian zehar antolatutako gune ezberdinetan. Gauean berriz iraultak aurrera jarraituko du musikarekin batera. Informazio gehaigo Matxinsaltoren orrian duzu eskura!

Guzti hau eta beste hainbeste sorpresa izango ditugu bihar Soraluzen. Zu etxean geratuko al zara? Egin salto eta zatoz gurekin Matxinsaltora!

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Iruñerriako ikasleak kalera atera dira gaur!

Apirilaren 8an iragarri zuten, baita manifestu propio bat egin ere. Gaur, ekindako bideari jarraiki, Iruñerriako ikasleak klasetik atera eta bizi duten zapalketaren aurrean ikasleen eskubideen aldeko oihuez bete dituzte kaleak. Oraingo honetan ordea, aldarrikapen guzti hauek batzen dituen manifestu bat osatu dute.

Azken asteetan, ikastetxe, unibertsitate eta hezkuntza muigimenduko eragileen artean atxikimenduak biltzen ibili dira. Gaur, guzti hauek batu eta Nafarroako Hezkuntza Sailean entregatu dituzte, Aberto Catalan Nafarroako Hezkuntza Sailburuari, eskakizun guzti hauek betetzeko exigentzia eginez.

Ez da hemen amaitu ordea Iruñerriako ikasleen borroka gogoa. Datorren maiatzaren 7an Ikasle Egun Txikia antolatu dute. Informazio gehiago eskuragarri duzue http://ikasletabertzale.blogspot.com/ orrian, baita abestia entzungai ere.

Hemen manifestazioko argazki gehiago eta amaierako ekitaldian irakurritako testua:

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak,Ikastetxeak and have No Comments

Ibaetako ikasleak borrokan!

Ibaetako ikasleek gogor ekin diote aste honetan beraien borrokari! Arkitekturako ikasleak ITXIALDIA burutu dute atzoko egunez liburutegiaren lekua aldaketaren kontra,  eta FIHEZIko ikasleek berriz, hiru eguneko AKANPADA bat antolatu dute!

Itxialdiko argazki gehiago hemen ikusgai.

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak,Unibertsitateak and have No Comments