Beste behin ere, europa osotik berriak datozkigu. Parisen otsailaren 12-14 bitartean mundu osotik etorritako ikasleak bildu eta gero, Martxoaren 24tik 26ra bitarteko ekintza egunak deitu dira mundu osoan zehar. Berriz ere, 2010eko azken hilabeteen antzera, ikasleak kalera atera dira. Haiena dena berreskuratu eta beste gizarte eredu bat aldarrikatzen jarraitu dute!

Europa osoko 40 hiritan klaseak eman dituzte bankuen barruan! Londresen kaleak berreskuratu eta indar erakustaldi itzela egin dute berriro ere! Europar ikaslearia berriro ere aktibatu egin da! Oraingoan ez da entzuten hari, baina hau ez da 68ko Maiatzarekiko atzean gelditzen! Garai hartan egin zuten bezala, orain, gure ordua da gurea dena berreskuratzeko!! Denok batera, zerbitzu publikoak berriro ere kolektibizatzeko garaia da!!! Ikasi dezagun gure bide lagun diren gainontzeko herrietako borrokalariengandik, eta eraiki dezagun hainbeste amesten dugun gure eredua!! Altxa gaitezen aulkietatik! Gure eskuetan dago geroa!! Ikasle borrokaz lortuko dugu!!

Martxoaren 24, 25, 26 egunetarako Pariseko ikasleek egindako bideoa

Londresen Martxoaren 26an mobilizatzeko egindako bideoa eta ondoren bertan izandako mobilizazio gatazkatsuak.

Resist26! JOIN US ON MARCH 26TH IN LONDON! from Resist26 on Vimeo.

Martxoaren 26 ko Ikasle mobilizazioen irudiak

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa