Bolognaren aplikazioarekin batera, IVEFeko ikasleek sorpresa batekin egin genuen topo, irakasle izan nahi izanez gero, Master bat egin behar izatea. Lizentziatura planean gauden ikasleok, irakaskuntzarekin zerikusia duten zenbait irakasgai ematen ditugu hala nola irakaskuntza eta pedagogia, baina dirudienez hori ez da nahikoa, nahiz eta orainarte hala izan. Plan berria egin duten ikasle zaharrek, orain dela bi urte karrera amaitu zuten ikasleek, irakasle izateko eskubide osoa dute, baina hurrengo belaunaldiak berrize ez. Nola ulertu daiteke hori irakaskuntza plan berbera egin baldin badute? Hori dela eta IVEFeko ikasleok martxan jarri gara eta hona hemen egin ditugun zenbait gauza.

Lehenik eta behin aipatu, IVEFeko Ikasle Abertzaleok asanblada bat deitu genuela kurtso hasieran eta bertan bildutako ikasle batzuekin informazio bila hasi ginen. Irakasle ezberdinekin, dekanoarekin eta Masterraren koordinatzailearekin batu ginen. Iritzi eta ideia ezberdinak agertu ziren, gezurra ere tarteko eta aurrera jarraitu genuen.

Informazio nahiko genuela eta Asanblada informatzaile bat deitu genuen, horretarako ordezkariekin bildu eta klasez klase pasatu ginen. Asanbladara 50 pertsonatik gora agertu ziren, maila ezberdinetakoak. Informazioa eman eta guztiok honen aurrean zerbait egin genuela erabaki genuen. Ikasleen sinadura bilketakin hasi ginen eta hurrengo asterako beste asanblada bat deitu genuen.

Bigarren asanblada honetan ere 20-30 pertsona inguru batu ginen eta honako pausuak eman genituen:

  • Irakasleengana joan beharra zegoela erabaki genuen, banan bana hauei beraien iritzia eskatuz eta beraien sinadura eskatuz gurekin bat eginez gero. Horretarako mailaka banatu ginen eta solairuka.
  • Espainia mailan dagoen IVEFeko ikasle asanbladarekin kontaktatu da beraien erantzunaren esperoan, ea beraiek zerbait egiten ari diren edo ez jakiteko.
  • Kirol Sailari beraien atxikimendua eskatu.
  • Hezkuntza Departamentuara deituko dugu informazioa eskatzen
  • Abokatua den irakasle batzukin hitz egingo da hezkuntzako legeen inguruan.

Lehenik IVEFen landu behar genuela erabaki genuen eta ondoren IVEFetik atera beharko ginela erabaki genuen. Kalera irten behar gara, jendeak jakin dezan ikus dezaten Ikasleok ez garela negozio hutsa! UPV, IRUZURRIK EZ!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa