Pasa den ostegunean Bolognaren inposaketak ikasleongan ekarritako ondorioz hitz egiteko asanblada eta kontzentrazioa burutu genuen Ikasle Abertzaleak, Asamblea Libertaria, Eraldatu eta Ikasle independienteek. Bertan 300 ikasle baino gehiagok parte hartu zuten. Aste honetan, borroka horri jarraiki akanpada bat burutzen ari dira NUPeko ikasleak.

Ondorioen artean errekuperaketen desagertzea dugu berriena. Beste unibertsitateetan bezala, orain arte gai bat gainditu ezean, errekuperaketa egiteko aukera zegoen. Bolognaren aplikazioa dela eta NUPen lauhilabete honetan aukera hori desagertu da. Ikasle batek ez badu gai bat gainditzen, ez du errekuperaketa egiteko eskubiderik, hurrengo lauhilekoan matrikulatzera behartuta dago eta dagokion tasa pagatzeaz gain, klasera joan behar du.

Hasieratik Bolognaren aurkako mobilizazioetan aldarrikatzen zena modu nabarian aplikatu dute: ikasle “full time” (goizean klasea ohiko gaiekin, arratsaldean klasea errekuperaketak), dirutza (lehen garestia bazen zer-nolako tasak pagatu beharko dira…?) Egoera honek eta mobilizazioak argi erakutsi zuen ikasleria ez dagoela prest bolognak bultzatutakoa asumitzeko. Beraz errekuperaketa aldarrikatzeaz gain, Bolognaren aplikazioa NUPen aztertu, gabeziak detektatu, irtenbideak proposatu eta aldarrikapenak zabaldu beharra zegoela adostuta, aste honetan AKAPANDA bati ekin diogu, ikasle aldarriapena ozen oihukatzeko.

Akanpadako argazki batzuk ikusi nahi?

Bologna dela eta, gabeziak, hutsuneak nabariak izan dira urte hauetan: prekarizazioa, lan-karga gehitzea, derrigorrezko eskolak, deskoordinazioa, ikasketa-planetan, irakasleen falta…Bologna aplikatzeko arazoak daude eta hortaz gain, ikasleriaren lan-karga zeharo gehitu da. Hizkuntzari dagokionez euskararen egoera oraindik gehiago okertu da, ingelerari hauspoa emanez. Horretaz guztiaz solastuko dugu akanpadan zehar, baita egoera honen aurrean ikasleon balizko lan dinamikak martxan jarri ere.

Oraindik ere klasean edo etxean bazaude, hartu esterila eta lo zakua eta zatoz gurekin batera akanpadara! Ikasleon ahotsa entzu araztera! Ikasle borrokaz lortuko dugulako!!!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa