Archive for apirila 8th, 2011

Iruñerriako ikasleek prentsaurrekoa burutu zuten Asteartean; bertan, azken aldian pairatzen ari diren zapalkuntza sistematikoa eta Nafar gobernuak hartutako hezkuntza neurriak salatzeaz gain, hauen aurrean egiten ari diren mobilizazioen berri eman zuten. Besteak beste, manifestu bat kaleratu dute eta Apirilaren 19rako mobilazazio eguna deitu dute. Hemen daukazue agerraldiko audioa osorik Iruñerriako agerraldia Euskararen garapena ekiditea helburu duen TIL ereduaren ezarpena eta Vascuence-ren legearen sustapena, orain 20 urte eratu zenetik indarrean dirauena;   Read More ...

Etiketak: Info

Baxoa euskaraz egiteko eskubidea bermatua izan dadin eskatu diote Bernat Etxepare Lizeoko ikasleek Hezkuntza Akademiako Errektoreari. Ikasketa guztiak euskaraz egin ostean Baxoa frantsesez egin beharrak kalte egiten dietela azaldu dute ikasleek. Hizkuntza Eskubideen Behatokiko eta Seaskako ordezkariek beren atxikimendua adierazi diete eta bat egin dute eskariarekin. Irudian, Lizeoko bi ikasle ikus ditzakegu eskakizuna azaltzen duen gutuna entregatzen. Albiste honi buruzko informazio gehiago kazeta.infoko berri honetan.

Etiketak: Info, Iparralde
  • Artxiboa