Baxoa euskaraz egiteko eskubidea bermatua izan dadin eskatu diote Bernat Etxepare Lizeoko ikasleek Hezkuntza Akademiako Errektoreari. Ikasketa guztiak euskaraz egin ostean Baxoa frantsesez egin beharrak kalte egiten dietela azaldu dute ikasleek. Hizkuntza Eskubideen Behatokiko eta Seaskako ordezkariek beren atxikimendua adierazi diete eta bat egin dute eskariarekin. Irudian, Lizeoko bi ikasle ikus ditzakegu eskakizuna azaltzen duen gutuna entregatzen.

Albiste honi buruzko informazio gehiago kazeta.infoko berri honetan.

Etiketak: Info, Iparralde

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa