Datorren apirilaren 14ean errektoretza hauteskundeak ospatuko dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Guk, Ikasle Abertzaleok abstentziora deitzen dugu!

Zergatik? Gaur egun ez dagoelako errepresentatzen gaituen hautagairik, ez gure eskubideak errespetatu eta euskal ikasleok eta Euskal Herriak behar duen unibertsitate eredua sustatuko duenik ere. Orain arte errektore izanik Lafuentek Bologna Prozesuari ireki dizkio ateak NUPen eta inposaketaren bidean aurrera jarraitzeko asmoa du! Beste hautagaiak, Lara delakoak, oraingoa baino etorkizun beltzago bat planteatzen du UPNren eskutik ikasleontzat. Hori azaltzeko bideo bat ere egin dugu ikasleok.

Horregatik ostegun honetan burutuko den mobilizazioan parte hartzera animatzen zaituztegu, akanpadako asambleak deitua egun hortan bertan 13:30tan liburutegi aurrean izango gara, ikasleon hitza aldarrikatzen! Ikasle borrokaz lortuko dugulako!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa