Deustuko unibertsitateko ikasleak ere lanean ibili dira azken hilabetean, asanbladak, eztabaidak…. lan horrek bere fruituak izan ditu! Hain zuzen ere Bilboko kanpusean, SUGAAR taldea osatu baitute, bereziki, unibertsitatean bizi duten euskararen egoera hobetetzeko asmoz jaioa.

Sugaar Euskal Kultur Mintegiko ikasleen oharra:

2010-2011 Kurtsoan zehar sortutako euskal hizkuntza eta kultura bultzatzeko taldea da SUGAAR. Deustu unibertsitateko ikasleok,  euskara falta ikusi genuelakoan zenbait asanblea irekiak antolatu genituen unibertsitatean zegoen euskararen egoera makala aztertzeko asmoz eta……… hona hemen,  aurrera eramatea posible izan zaigun proiektu berritzailea eta euskalduna.

Gure hizkuntza propioa den hori zapaldu ez dezaten egunero lanean jarraitzen dugu,  ikasle giroa euskalduntzeko griñaz  eta erderaz ikastera inposatzen dizkiguten ikasgaiei uko eginez. Orain arte bi ekitaldi publiko antolatu dira, zeinetara irakasle eta ikasle ugari hurbildu diren.

Hortaz, bihar APIRILAK 15, KORRIKA 17 deustutik pasatuko delakoan animatzen zaituztegu SUGAAR euskara taldearekin batera korrika egitera eta goiz partean proiektatuko den bideo ikustera hurbiltzea!!!

IKASLE ZEIN IRAKASLE  ausartu SUGAAR taldera hurbiltzen eta parte hartzen!! ASTEARTERO ETA OSTEGUNERO 14.00etan letren fakultatean aurkituko gaituzu.

Pasa den astean gainera EITB-ko “Arratsaldero” saioan elkarrizketa egin zieten SUGAAR taldeko bi ikasleri.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa