NUPen mobilizazio eguna burutu dute gauko egunez. Hain zuzen ere, Boloniak ekarritako jazarpenen aurkako borrokorarekin jarraituz, NUPen hainbat eragilek (Ikasle Abertzaleak, Asanblea Libertaria, Eraldatu, Akanpada a la Boloñesa) zein norbanakakok, unibertsitatean errektoretza hauteskundeak burutu diren honetan mobilizazio andana burutu dute.

NUPko ikasleek helarazitako oharrean azaldu bezala, buruturiko  ekimenen ildo nagusia klaseetan derrigorrezko asistetziari ezetza naiz kontrako jarrera azaltzea izan da, bai eta Bologna Prozesuak dakartzan ondorio desberdinak azaleratzea ere. Hau izan da lehenengo borroka, baina ez azkena! Kontzentra, mania, parodia, pegatinada, zein instantziak betetzeko mahaia bezalako ekintzan egon dira, eta aurrerantzean ere lanean jarraitzeko asmoa dute!

Honekin batera, Iruñerriako Ikasle Abertzaleek hezkuntza iraultzaileen manifestuaren alde sinatzeko aukera ere luzatu diote ikasleriari. Bere oraina eta etorkizunaren subjektu aktibo izan dadin! Ikasleok  dugu hitza, ikasleok erabakia!!  Eta Iruñerriako lagunek ere argi dute, bide honetan ikasle borrokaz lortuko dutela.

Ikasleok aski ongi ezagutzen dugu egungo unibertsitatea, baita beraien izaera “demokratikoa” ere, gaurko egunez. Gaurkoan, “demokratikotasun” horren beste loraldi bat ikus ahal izan dugu, errektoretza hauteskundeetan hain zuzen ere. Datuak ikusi besterik ez dugu jakiteko, ikasleon hitzak zer nolako presentzia eta garrantzia duen unibertsitatean. Izan ere, egun NUPeko unibertsitatean ikasleon zentsoa 7.898koa bada ere,  sektore zabalena zalantzarik gabe, gure bozkak % 20a besterik ez du balio. Kuriosoa da ikustea ordea, zelan katedradunenak, soilik 344 izanik,  % 54a balio duen!

Datuek euren kabuz hitz egiten dute, eta argi erakusten dute egungo unibertsitateek mantentzen duten egiuira hierarkikoan ikasleon dugun parte hartzeko eskubidearen balioa. Gaurko egunez NUPko ikasleek argi erakutsi dute ordea, errektorea bat edo beste izan, beren hitza eta erabakitzeko eskubidearen alde borrokan jarraituko dutela, nahi eta behar dugun unibertsitate eredua eraiki arte! Bolognaren gainetik, egitura antidemokratikoen gainetik….  ikasle borrokaz lortuko dugulako!!!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa